Aste honetarako proposamen desberdin bat bidaltzen dizuegu psikomotrizitate fina lantzeko asmoz.
Zein da erronka? Tapoiak edo iturriak erabiliz, txirrindulari lasterketa bat egitea. Hona hemen egin beharrekoak!
1. Zirkuitoa antolatu: hainbat modutan egin dezakezue, koloredun zinta erabiliz, objektu desberdinak, paper zatiak… nahi duzuen bezala.
2. Zure txirrindularia aukeratu eta hartu tapoi ala iturri bat. Nahi izanez gero pertsonalizatu dezakezu.
3. Lasterketa egiteko arauak:
- Txanda bakoitzean toke bakarra eman dezakegu.
- Gure txirrindularia zirkuitoaren marraren gainean geratzen bada, ez da ezer gertatzen.
- Gure txirrindularia zirkuitotik ateratzen bada (istripua izan du), hasiera lerrora bueltatuko da.
- Nire txirrindularia beste txirrindulari batekin talka egiten badu eta ateratzen badu zirkuitotik ‘falta’ izango da. Ni hasiera lerrora joango naiz, eta beste txirrindularia lehen zegoen lekura bueltatuko da.
Udaberriko oporrak bukatu dira, ondo pasatu duzue? Espero dugu baietz.
Aste honetarako proposamen desberdin bat ekartzen dizuegu, air hockey jolasa ezagutzen duzue? Hona hemen bideo bat jakiteko zer den--------->
Beno beno… guk ez dugu hain zaila egingo. Bakarrik hartu behar dituzue etxetik daukazuen materialak (esnearen brickak, kartoizko edalontziak, tapoiak…), pasabidera joan (edo aproposa ikusten duzuen leku batera) eta hockey partida bat jolastu.
Nola? Hona hemen bi proposamen desberdin, espero dugu zuen gustukoa izatea! Besarkada bat eta, animo!
hockey1.mp4
Hockey2.mp4
Eskerrik asko Lamiakoko Gorputz Hezkuntzako mintegiari, ideiagatik eta bideoengatik. Ekipazo!