Gaur, apirilaren 28an, Gorputz Hezkuntzako eguna ospatzen dugu. Normalean kalean ospatzen da, baina gaur egungo egoerari erreparatuz, etxetik ospatuko dugu. Egun honetan gure arloaren garrantzia aldarrikatu nahi dugu! Gorputz Hezkuntzaren bidez gure ikasleen hainbat alor desberdin lantzen ditugu: gorputz mugimendua, harremanak, errespetua, inklusioa, ohitura osasungarriak... besteak beste. Hauek beti ikuspegi ludiko batetik lantzen ditugu; horrela, gure ikasleek konturatu gabe ikasten dute, eta hor dago gakoa! Nik Gorputz Hezkuntzaren garrantzia aldarrikatzen dut, eta zuk?