Gure helburua IGE bezala ez da gure bazkideen seme-alabei zerbitzua ematea soilik, Harago joan nahi dugu:
Ikastetxea eta haren instalazioak hobetu nahi ditugu, hezkuntza-maila handitu eta guretzat funtsezkoak diren balioak sustatu:
Helburu horiek lortzen lagunduko diguten hainbat ekimen eta proiektutan parte hartzen dugu, ikasleen mesedetan, baina baita familien eta gure auzoaren (Romo) mesedetan.
Joan den ikasturtean Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza batera aurkeztu ginen ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzeko, eta gure proposamena diru gehien jasotzen duten 100en artean gelditu zen.
Koronabirusak, konfinamenduak eta eskola-jardueraren etendurak gure planak aldatu egin zituen, baina birsortu ginen eta proiektu bat aurrera atera ahal izan genuen, non pertsona ugarik parte hartu duten: ikasleak, irakasleak, familiak, monitoreak, Udala eta auzoko elkarteak.
Aurtengo azaroan gauzatzen hasi gara. Urtea berria hasi baino lehen proiektu osoa amaituta egotea eta gure seme-alabek horretaz gozatzeko aukera izatea espero dugu!
Duela urte batzuk, ikastetxeak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta Getxoko Udalari estalki bat eskatzen die, ikastetxean behar adina espazio daudela bermatzeko.
Proposamen hau ez da kontuan hartu, baina ikasturte honetan, koronabirusaren ondorioz, batzuei eta besteei adosteko berriro eskatu diegu eta gure seme-alabei eskatzen zaizkien osasun-neurriak betetzeko behar dugun espazio estalia eskaintzeko, ez bakarrik eguzkia egiten duenean, baita euri-egunetan ere.
Udalak hezkuntza sailaren erantzukizuna dela dio eta hezkuntzak ez ikusiarena egiten du. Hala ere, beste herri batzuetan (Sopela, Abanto-Zierbena, Sondika) udalak eta gobernua ados jarri dira instalazio horiek hobetzeko. Zer gertatzen da hemen?
Gure ikastetxean inbertitzea eskatzen jarraituko dugu, uribe kostako ikastetxe handienetariko bat da eta leku eztalita gutxien dituena
Jakinarazten jarraituko dugu...
Ikasturte honetan espazio komunak erabili ezin diren arren, uste dugu liburutegia, arratsaldeetan, eskola-orduetatik kanpo erabiltzeak arrakasta handia izan zuela, eta proiektu ilusionagarri horri laster ekitea espero dugu.
Hauek dira gure helburuetariko batzuk:
Liburutegia garbitu eta antolatzea
Boluntarioen laguntzari esker ikasgelako zerbitzua eskaintzea
Irakurzaletasuna eta liburuekiko maitasuna sustatzea
Belaunaldien artean partekatzeko gune bat sortzea
Guraso Elkartetik, ikastetxearekin lankidetzan saiatzen ari gara gure seme-alabek jaten duten jantokiak, espazio atseginak, alaiak eta koloretsuak izan daitezen. Eta, gainera, egoera ezin hobean egon daitezen.
Horretarako, ikasturte honetan zehar 4 eta 5 urteko jantokiko pareta bat margotzen hasi gara. Gure asmoa, ahal den neurrian, pixkanaka eskolako jantoki guztiak "politak" jartzeada
Lan honetan, Maite, eskolaz kanpoko eskulanen begiraleetako baten trebetasuna eta laguntza jasotzen ari gara. Hemendik eskerrak eman nahi dizkizugu eta denoi eskatzen dizuegu bisita dezazuen bere auzoko dendan, Erromoko Lope de Vega kalean, Maite eskulanak.
Argazki batzuk pasatzen dizkizuegu pareta nola zegoen eta nola dagoen orain ikus dezazuen.
Halaber, esan nahi dizuegu lortu dela Udalak jantokietako leihoak konpontzea, horietako batzuk aspalditik hondatuta baitzeuden.