Email bitartez:
ampa@romoeskola.com
Telefonoz edo gure bulegoan:
655 939 754 astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 11:00etara
Familiek Eskola Kontseiluaren eta Ikasleen Gurasoen Elkarteen (AMPAS) bidez parte hartzen dute ikastetxeetan. Familiek ikastetxeen jardueretan parte hartzen dutenean, seme-alabekiko komunikazio estuagoa ematen da, eskolara gusturago joaten dira, interes handiagoa erakusten dute… eta gurasoek beste guraso batzuekin beren kezkak, esperientziak, proposamenak eta abar partekatu ahal izango dituzte eta beraien artean lagundu.
Elkarte hau zabalik dago familia guztientzat. Gurasoen Elkartearekin parte hartzeak ikastetxean gertatzen denaren aurrean jarduera aktiboa izaten laguntzen digu, gure seme-alaben hezkuntza bultzatuz.
IGEarekin parte hartu dezakezu...
IGEaren batzarretan parte hartuz, familiei informazioa emateko, jarduerak antolattzeko eta prestatzeko, gaurkotasuneko gaiak edo arazoak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzen parte hartzeko.
IGEko bazkide eginez, eta ahal baduzu, zure denbora pixka bat eman Zuzendaritza Batzordeko kide eginez edo harekin lan edo batzorde jakin batean lankidetzan arituz.
Modu puntualan edo modu jarraian antolatzen eta prestatzen diren jardueretan laguntzen: liburutegia, jaiak, desfileak, txangoak, tailerrak edo bestelako proiektuak.
Zure zalantzen, kexen, iradokizunen edo ideien berri emanez. Hau da, interesgarritzat jotzen duzun edozein iruzkin helaraziz, gure posta elektronikoaren, telefonoaren, gure bulegoetara joaten edo beherago aurkituko duzun formularioaren bitartez..
Gure familientzat edo ikastetxearentzat interesgarriak iruditzen zaizkizuen ekitaldi edo albisteen berri emanez: bekak, lehiaketak, tailerrak, proiektuak, Udalak antolatutako jarduerak, etab.
Web gune honetara jotzen, gure jardueren berri izango duzue, eta iruzkinak egin eta zuen iritziak, esperientziak, ideiak... azaldu ahal izango dituzue.