BAT TALDEA: BULLYING-AREN AURKAKO TALDEA
1-ZER DA BAT TALDEA?
Bizikasi ekimen bat da non ikastetxeek jazarpen egoeren aurrean
bizikidetza positiborako eta zero tolerantziarako espazio seguruak
izan daitezen laguntzen duena, hezkuntza sistemaren helburu nagusia
lortzeko ezinbesteko baldintza, hau da, ikasle guztiak beren garapen
pertsonalean laguntzea eta gizartean herritar aktibo eta arduratsu
gisa parte har dezaten gaitasunez eta tresnez hornitzea.
2-ZER EGITEN DU BAT TALDEAK?
Jazarpen-kasuak ebazteko prozesua koordinatzen
du, eta Bizikidetza Behatokian jasotako iradokizunak
aintzat hartuta, bizikidetza positiboaren esparruan
garatu beharreko ekintzak gidatzen ditu.
3-BAT TALDEAREN FUNTZIOAK:
A) Jazarpen, indarkeria matxista, trans ikasle eta jokabide suizida kasuetan
detekzio, ebaluazio eta esku-hartze prozesua koordinatzea.
B) Bizikidetza positiboa sustatzea prebentzioaren bidez.
C) Hezkuntza-komunitateko profesionalen etengabeko prestakuntza.
D) Familiekin eta komunitatearekin komunikazioa eta koordinazioa.
E) Ebaluazioa, doikuntza eta hobekuntza etengabea
DENAK BAT GARA! LUZARO BAT DA!