Debako udalerria, Deba eta Itziarko herriguneak eta Lastur, Elorriaga eta Endoia auzoek osatzen dute. Udalerri honetan 0 urtetatik 16 urte bitarteko ikasketak egin daitezke.
Luzaro ikastetxeak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasketak eskaintzen ditu. Funtzio honetarako, udalerriaren egitura dela eta, 2025--2026 ikasturtean, Haur Hezkuntzako 10 gela eta Lehen Hezkuntzako 14 gela ditugu, lau eraikinetan banatuta:
Bi eraikuntza Haur Hezkuntzarako, bat Itziarren (Galtzada) eta beste bat Deban (Ifarkalen).
Bi eraikuntza Lehen Hezkuntzarako, bat Itziarren 1., 2., 3., 4. 5., ETA 6.maila eskaintzen ditu; eta beste bat Deban (Agirretxen), 1., 2., 3., 4., 5. eta 6.mailak.
Lau eraikuntzatan, beraz, 371 ikaslek jasotzen dute gure Hezkuntza eskaintza.