Luzaro Ikastetxea Debako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Ingurunearen hizkuntza, kultura eta giza errealitatea kontuan hartuz, aurrez-aurre duen gizartearen eskakizunei, dagozkion ezaugarri bereziak aintzakotzat hartuz, erantzun egokia ematen saiatzen da.
Eskola komunitate honen partaideok, (ikasle, guraso, irakasle, ...) elkar-lanean, umearen nortasunaren garapenean lagungarri izatea dugu helburu.
Irakaskuntza prozesua, Haur Hezkuntzaren hasieratik, Lehen Hezkuntzaren bukaera arte, D ereduan eskaintzen dugu.
Hezkuntza-sistema etapa, ziklo, gradu, ikasturte eta mailatan banaturik dago, eta batzuetatik besteetarako loturak ziurtatzen ditu, baita etapa barnekoak ere.