"Ekintza osagarriak" izena ematen diegu curriculum proiektuaren arabera eskola orduetan antolatutako jarduerei. Ordu lektiboetatik oso ondo bereizten dira daukaten izaeragatik. Gelako ohiko jardueraren osagarria dira eta programazioaren barruan daude.
Ekintza horiek guztiak Ordezkaritza Organo Gorenak aztertu eta onetsi ondoren, Ikastetxeko Urteko Planak jasotzen ditu.
Ikasleek ekintzetan parte hartu ahal izateko, batez ere eskolatik kanpo direnean, nahitaezkoa da guraso/legezko tutoreek sinatutako baimena.
Luis Dorao ikastetxeko irakasleek antolatzen dituzten ekintza osagarrien artean, segidan aipatzen ditugunak nabarmentzen ditugu ikasleen zein familien artean daukaten harrera onagatik:
Igeriketa- LH-ko 2. mailako ikasleak San Andres kiroldegiko igerilekuetara joaten dira Udalak antolatutako hastapen-ikastaro batean parte hartzera. Ekintza hori hiruhileko batean zehar gauzatzen da Gorputz Hezkuntzako saioetako orduetan . Helburua da igeri egiten ikastea edo, hasierako mailaren arabera, teknika hobetzea.
Barriako barnetegia- Helburu nagusia euskara indartzea dela, gure 4. mailako ikasleak, irakasleekin batera, Espejoko aterpetxera joango dira hiru eguneko egonaldi baterako. Han jarduera ludikoak egingo dituzte eta berebiziko aukera izango dute ikaskide eta irakasleekin eskolakoa ez den giro batean harremanak edukitzeko.
Espejoko barnetegia- 2023-24 ikasturte honetan 6. mailako gure ikasleek ingelesezko murgiltze esperientzia batean parte hartuko dute Espejoko barnetegian bost egunez.
Horretaz gain, gure ikasleak zinemara, Musika Kontserbatoriora, eraztun berdeko parkeetara, hiriko museoetara eta beste leku interesgarri batzuetara joaten dira. Ikasturte bukaeran, maila guztietan ikaseen adinari egokitutako irteerak antolatzen dira.
SOBRON- 6. mailako ikasleak
MURGIA-4 URTE-EKAINA-2019
MURGIA-4 URTE-EKAINA-2019
5.MAILA-EKAINA-2019
BASONDO (KORTEZUBI)
TXANGOA- OLARIZU
BIZIKLETA ESKOLA
BARNETEGIA- BARRIA 4. MAILA
ESPEJOKO BARNETEGIA 2022-23 6.MAILA
INGLESEKO BARNETEGIA 2019- 6.MAILA
ERAKUSKETAK
TXANGOA-AZPEITIA
TXANGOA-GESALTZA-AÑANA