Eskola-jantokia zerbitzu osagarria da. Eskatzen duten familia guztiei dago zuzenduta . Irailean hasten da martxan eta ekainean amaitzen da.
Izen-ematea ikasturte bakoitzaren hasieran egiten da. Edozein zalantza izanez gero, administrazioko eraikuntzatik pasa zaitezkete.
Ikastetxeak bi jantoki ditu, bat Haur Hezkuntzan eta bestea Lehen Hezkuntzan.
Enpresa hornitzailea EUREST da.
Kontuan izan jarraian aipatzen diren puntuak, Luis Dorao ikastetxeko jantokien funtzionamendu egokirako garrantzitsuak baitira.
ESKOLA JANTOKIAREN HELBURUAK:
Jantokia eskolaren atala denez, bertako helburuak hezgarriak dira. Hortaz, ikastetxeko Hezkuntza Proiektuko arau, balore eta jarrerak lehenetsiko dira.
Jantokian janariak dastatzeko eta onartzeko jarrera sustatuko da, ikasleen gustukoak ez izan arren. Osasuntsu egote aldera, era askotako elikagaiak jatearen eta elikadura orekatuaren beharra nabarmenduko da. Gogoan hartu behar da, hala ere, jantokia ez dela ikasleek jaten ikasteko espazioa. Ikasketa hori familiak eragin behar du etxean eta gero eskolak jarraipena emango dio.
Mahaikide batek jaten amaitzen ez duenean, jantokiko begiraleen zaintzapean geratuko da. Geratu beharreko tartea adinaren eta ikasturtearen momentuaren araberakoa izango da.
JANTOKIKO TXANDAK
2 URTE TETA HAUR HEZKUNTZA- TXANDA BAT
LEHEN HEZKUNTZA- BI TXANDA
Mahaikideak adinaren eta jantokiko tartean eskolan bertan egiten dituzten eskolaz kanpoko ekintzen arabera banatzen ditugu.
BARRUKO ANTOLAKETA
Eskola jantokia Antolakuntza eta Jarduera Araudiak zuzentzen du. Dokumentu hori ikastetxean eskuragarri dago ikusi nahi duen edozeinentzat.
ESKOLA ETA FAMILIEN ARTEKO LANKIDETZA :
Familiak seme-alabak hezteko funtzioa eta betebeharra dauka eta janariekiko ohitura eta jarrera egokiak sustatu behar ditu (era egokian murtxikatu, janari berriak dastatu, mahai-tresnak egoki erabili, behar den moduan eseri...) Jantokiko langileak familiekin lankidetzan aritzen dira zeregin horretan, baina ezin dute familien ordezkotzarik egin.
Familiek hiruhilean behin jasoko dute jantokiko informazioa buletin baten bidez.
OHARRAK:
Ikaslea jantokira etorri ezin denean, familia izango da jantokiko arduradunarekin harremanetan jarriko dena informazioa emateko. Jakinaraztea ez da tutoreen edo Zuzendaritza Taldekoen ardura, nahiz eta ikaslea falta izango dela jakin.
Telefono edo bankuko kontu-zenbaki aldaketarik egonez gero, ahalik eta azkarren jakinaraziko zaio jantokiko arduradunari, baita eskolako idazkariari ere, datu horiek oso garrantzitsuak baitira.
JANTOKIRAKO BEHARREZKO MATERIALA
Familia arduratuko da mahaikideek jantokira beharrezkoa dena ekartzeaz:
Haur Hezkuntza eta 2 urte: jantokian baino erabiliko ez duten mantala, izena jarrita eta 10 bat zentrimetroko zinta bat duela esekitokian zintzilikatu ahal izateko. Mahaikideak mantal hori astelehenetik ostiralera erabiliko du eta ostiralean etxera eramango du garbitzeko.
Bi eta hiru urtekoen familiek aldatzeko arropa ekarriko dute jantokira, bertan daudela edozein gauza gertatuko balitz ere.
MAHAIKIDE/BEGIRALE RATIOA
2 URTE: 9 MAHAIKIDE BEGIRALEKO
HAUR HEZKUNTZA: 15 MAHAIKIDE BEGIRALEKO
EDUCACIÓN PRIMARIA: 31 MAHAIKIDE BEGIRALEKO
Ratio horien kontuak aeratzeko bakar bakarrik ohiko mahaikideak hartzen dira kontuan; hau da, zerbitzua astean 4 edo 5 egunean erabiltzen dutenak ikasturte osoan zehar.
Egun gutxiago erabiltzen dutenak ez-ohikotzat hartzen dira. Ohikoek lehentasuna dute ez-ohikoen aurrean; horregatik, ez-ohikoen onarpena ratioak soberan uzten dituen plazen menpean dago.