HAUR HEZKUNTZAKO JANTOKIA
ASTELEHENA, ASTEARTEA, OSTEGUNA ETA OSTIRALA: 12:30etik 14:30etara
ASTEAZKENAK: 12:30etik 14:00era
LEHEN HEZKUNTZAKO JANTOKIA
ASTELEHENA, ASTEARTEA,ASTEAZKENA, OSTEGUNA ETA OSTIRALA: 12:30etik 14:30etara
FAMILIEK JAKIN BEHARREKO JANTOKIKO ARAUAK
Mahaikideren batek eskolatik irten beharra badauka goizez eta 12:30erako ezin bada itzuli, ezin izango du zerbitzua erabili. 14:30etan, etorri beharko du atzera, eskolako ateak irekitzen direnean arratsaldean.
Bi urteko mahaikideak Haur Hezkuntzako eraikinean egongo dira harik eta etxekoek jaso arte jolasean lasai. Lekurik badago, lokuluxka egiten geratu ahal izango dira.14:00 eta 14:30 artean jasoko dira umeak, baina edozein arrazoi dela medio, lehenago jaso beharra egonez gero, jantokiko arduradunarekin jarri behar da harremanetan eta jasotzeko momentua adostu.
Asteazkenetan, arratsaldez ez dagoenez eskolarik, nahitaezkoa da gurasoak garaiz heltzea umeak jasotzeko. 14:00etan Haur Hezkuntzan eta 14:30etan Lehen Hezkuntzan.
Aipatutako zerbitzu-amaierako orduetatik aurrera ez dago ikasleen kargua egingo duenik. Inor etorriko ez balitz umearen bila, Udaleko Haurren Zerbitzura eta/edo Udaltzaingoari deituko zaio. Jasotzeko orduan familiak askotan huts egiten badu, ikasleari baja eman ahal izango zaio jantoki zerbitzuan.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.