Irudian KLIK eginez, Luis Dorao HLHIk familien eskura jartzen duen iradokizunen postontzian sartuko zarete, ikastetxearekin harremanetan jar zaitezten.
Bertan, era guztietako iradokizunak, proposamenak edo iruzkinak idatz ditzakezue ikastetxeari eta hezkuntza-komunitateari buruz.
Errespetuz, zuen ustez egokitzat edo interesgarritzat jotzen duzuen edozein gairekin idatzi gaitzazuen animatzen zaituztegu, guztion artean Luis Dorao HLHI leku hobea, koordinatuagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin.
Eskerrik asko zuen ekarpenengatik!
Goizetan zaintza zerbitzua daukagu eskolan. Interesa izanez gero, ez izan zalantzarik eskolara deitzeko edo idazteko.
Hemen duzue aurtengo kultura asteko egitaraua.
Anima zaitezte parte hartzera!
LOGO BERRIA DAUKAGU!
Ikastetxearen 50. urteurrena dela eta, logoa berritu dugu, itxura gaurkotuagoa eta adierazgarriagoa emateko.
Eskerrik asko Andrea González Riascos egileari, zentro honetako familia denari. Lan bikaina!
Gustatuko zaizuela espero dugu!
Pasa zaitez idazkaritzatik eta lagunduko zaitugu.