ELEANIZTASUNERANTZ

2013-14 ikasturtean sartu ginen Eleaniztasunaren Proiektuan, eta euskarari garrantzirik eta indarrik kendu gabe, ingelesa eta frantsesa bultzatzeko,  areagotu egin da  atzerriko bigarren eta hirugarren hizkuntzen presentzia DBHko maila guztietan. 

Erasmus + K1 programa. 2019-20 sartu ginen programan, “Plan de mejora para la docencia, gestión y organización del centro” delakoan, eta  hiru irakasle prestatzen hasi ginen Finlandian, Erresuma Batuan eta Irlandan. Bertan,ikastetxeak bisitatu, ingeleseko B2 ikastaroa garatu eta CLIL ikastaro bat bete zituzten irakasleek.

Erasmus programari  jarraipena emateko, 2021-22 ikasturtean  baietza eman ziguten “Mundu digitalera hurbilduz “ proiektua gauzatzeko. Bi urtetan burutu beharreko plana izan zen eta orain dela bi ikasturte  4 irakasle egon ziren  Islandia, Kroazia, ikastaroak egiten eta era berean,  beste bi irakasle ere joan dira Alemaniara eta Belgikara bertako zentroetan ikustaldiak egitera. Iaz, 2022-23 ikasturtean,  Italian, eta Txekian izan ditugu irakasle bi  IKT eta hizkuntzak zerikusia duten ikastaroak prestatzen.

Gure ikastetetxeak nazio arteko harremananak indartzeko ahalegin handia egin du urte hauetan eta Erasmus + programari esker egindako kontaktu batzuei esker, Alemaniako Dinkelsbulheko ikastetxe publikoararekin DBH4ko  ikasleekin trukaketak abian  jarri ziren iaz. 

Aurten ere, DBH4ko ikasleak Alemaniara joateko aukera izango dute.

Donapaleuko Amikuzeko ikastetxe publikoarekin ere iaz DBH 3ko 20 ikaslerekin aurrera eraman genuen trukaketa, frantsesa eta euskara egoera komunitiboetan lantzeko  aukera izan zezaten. Aurtengo udaberrian berriz asmo bera dugu.

Elkartrukeez gain, antzerki saioetaz  gozatzeko aukera izaten dute gure ikasleek. Ikastetxe osoko ikasleak hurbilduko dira mailaka antolatutako antzezlana ikustera. Ingelez entzuteko aukera ez ezik, frantsesez ere antolatu dugu aurton frantseseko ikasleentzat.