Gure ikastetxea gune segurua izatea nahi dugu. Gure komunitatearen ardatzetako bat da bizikidetza eta horreterako zenbait baliabide ditugu martxan.
BAT taldea: bizikidetza positiboaren aldeko taldea. Zuzendaritza, orientatzailea eta hezkidetza arduradunarekin osatuta dago. Laguntza behar duten ikasleak babesteaz arduratzen da.
Ikasle laguntzaileak: ikasturte honetan abiatu dugun esperientzia honek ikasleak ahalduntzea du helburu, elkarri laguntza emanteko baliabideak izan ditzaten.
Hezkidetza: bizikidetzaren zeharlerro gisa ulertzen dugu.
Orientatzailea eta tutoretza planak: bizikidetza etengabe lantzen dugu gure ikasgeletan.
Neurri zuzentzaileen prozedura: prebentzioan jardun nahi dugun arren, beharrezkoa denean, bizikidetza arauak betearazi eta errestauraziorako neurri hezigarriak proposatzen dira.