Oinarrizko konpetentziak derrigorrezko eskolaren ohiko curriculumean sartzea da BLOK egitasmoaren helburu nagusia.
Oinarrizko konpetentziak (OK) eskolaren curriculumean sartzeko proposamena 2006. urtean egin zen, Europako Parlamentu eta Kontseiluak idatziko gomendio batez (ikus erantsitako artxiboetan).
Nafar Foru Komunitatearen legediak (LOMCEK) proposamen hori jaso zuen eta derrigorrezko eskolarako maila desberdinetako curriculum dekretu foraletan txertatu zituen 2014 urtean:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma
Heziberri 2020 proposatzen dituen konpetentzia multzoa:
Hala ere ez da, OK lantzeko eta ebaluatzeko, jokabide edo estrategia konkretu bat seinalatzen aipaturiko gomendio eta dekretu horietan. Ez dago, beraz, OK lantzeko eta ebaluatzeko, proposamen estrategiko ofizialik. BLOK egitasmoak hutsune hori bete nahi du, OK lantzeko eta ebaluatzeko estrategia bat garatuz, hain zuzen.
Nafarroako ikastolek beti izan dute berrikuntza pedagogikoa bere hezkuntza eskaintzaren oinarrizko osagaitzat. Horregatik, gaur eguneko kalitatezko hezkuntzak aurrean duen erronka honi aurre egitea zilegia bezain beharrezkoa ikusten dugu.
Gorago aipaturiko dokumentu horietan oinarriturik, hona hemen egitasmo honetan lantzea proposatzen diren konpetentziak:
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
Matematikarako gaitasuna.
Zientzia, teknologia eta ingurumenaren zaintzarako gaitasuna.
Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
Gaitasun soziala, eta aisiarako, kontsumo arduratsurako eta osasunaren zaintzarako gaitasuna.
Gaitasun kultural eta artistikoa.
Ikasten ikasteko gaitasuna.
Autonomia, ekimen pertsonala eta garapen emozionala.