Curriculum proposamena

Curriculumaren antolakuntza, bi zati osagarrietan banatzea proposatzen da:

1. Orain arte erabiltzen ziren Unitate Didaktikoak (UD).

2. Bateratze lanak (BL)

Unitate Didaktikoak

  • Gure ikastetxeetan, ohikoena da horretarako Unitate Didaktikoak (UD) erabiltzea. Hala, esan genezake geletako programazioa UD-en bilduma dela. Normalean, 3 UD ikasturteko, hiruhilekoa izanik bakoitzaren denbora luzapena.

Ikasturtea:

1. unitate didaktikoa

2. unitate didaktikoa

3. unitate didaktikoa

  • Unitate Didaktikoen item nagusiak hauek dira:

a. Ikasketa helburuen zerrenda. Normalean ikasgaika egiten da.

b. Ebaluazio proposamena.

Unitate didaktikoak eta bateratze lanak konbinatzea


Blok proiektuak proposatzen duena Unitate Didaktikoak Bateratze Lanekin konbinatzea da, hauek beti Unitate Didaktikoetan ikasitakoaren aplikazio bat izanik, eta haien ondoren gauzaturik.


  • Konbinaketa hori modu askotara egin daiteke, baina gure aholkua hau da: gutxienez, bi BL egitea ikasturteko.

  • Bateratze lanak burutzeko curriculum osoa garatzeko erabiltzen den denboraren %10-en inguruan izatea aholkatzen da.

  • Hona hemen, UD-ak eta BL-ak curriculumean bete behar dituzten funtzio osagarriak:




Unitate Didaktikoak:

Ezagutza berriak eraikitzea.

Aurrezagutzen iturria dira.

Arloka definituriko ikasketa helburuak ebaluatzen dira.

Askatasun metodologikoa, unez une egokiena dena hautatuz.


Bateratze Lanak:

Oinarrizko konpetentziak garatzea.

Unitate didaktikoen bidez ikasitakoa aplikatzea.

Oinarrizko konpetentziak ebaluatzen dira.

Jardueretan oinarrituriko metodologia.