Bateratze Lanaren ebaluazioa



Bateratze lanen ebaluazioa ikasleek prestatu behar duten porfolio batez egingo da, horretarako BL guztietan badago jarduera berezi bat (azken jarduera).


Erabiliko ditugun portfolioen egitura hau da:




PORTFOLIOA (PAPER ZORROA) OSATZEKO PROZEDURA


Dokumentu honetan zure portfolioa osatzeko iradokizunak eta pausoak aipatzen dira.


SARRERA

  • Portfolioa zer da: egin duzun lanetik ebaluatua izan dadin aurkezten duzun dokumentua.

  • Lan bilduma zer da: proiektu osoan zehar eta bere jarduera guztietan egin dituzun lan guztiak.

  • Portfolioa ez da lan bilduma bat. Lan bildumatik ateratako laburpen bat da. Dokumentu hau izango da irakasleak ebaluatuko duena.


LAN BILDUMATIK PORTFOLIORA PASATZEKO IRIZPIDEAK.

Portfolioa lan bildumaren laburpen bat denez, aukeraketa bat egitea da egin beharreko lehen lana. Aukeraketa hori egiteko, hona hemen jarrai daitezkeen irizpideak:

a. Lan honetan garatu behar zenituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ebidentziak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko froga (ebidentzia) bana.

b. Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasa behar duzu, egizu.

c. Modu ordenatu batez lanak antolatu horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena edo egokia den beste bat.

d. Autoebaluaziorako orria sartu, baita ere irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat baldin baduzu.

e. Zure aukerako beste dokumentuak, beti ere eginiko lanarekin, lan horren balorazioa edota eragindako burutapenari buruzkoak, noski.


PROZEDURA

Hona “Lan-bildumatik” “Portfoliora” pasatzeko jarrai daitezkeen pausoen zerrenda.

1. Lan-bilduma ongi osaturik duzula ziurtatu.

2. Portada bat egin zure lanaren hasieran jartzeko. Eskuz edo ordenagailuz egin dezakezu. Bertan proiektuaren izenburua idatzi, irudiren bat txertatu eta zure izen-abizenak idatzi.

3. Sarrera bat idatzi, bertan modu labur eta zuzen batez egin duzun lanaren deskribapen bat egin. Lau-sei lerrotan azaldu informazio hori.

4. Aurkibide bat prestatu.

5. Frogen zerrenda ordenatua osatu eta erantsi:

Bi zutabeko taula bat, non ezkerreko zutabean lan honetan lortu diren konpetentziak aipatzen diren –ongi lerrokatuak–, eta eskuinekoan zein froga ebidentzia– eskaintzen den konpetentzia horren lorpenaren froga gisa. Hemen frogaren izena aipatzea nahikoa da.


Konpetentzia bakoitzeko, gehienez, bi froga eman behar dira –gutxienez, bat–. Horretarako, zure ustez konpetentzia horren lorpenaren froga egokienak direnak hautatu behar dira

Dokumentuaren parte horretan konpetentzien lorpenaren frogak datoz irizpide baten arabera ordenatuak. Logikoena da taulan dauden orden berean egotea. Ekoizpen hauek zure “lan bildumatik” hartu behar dituzu.

6. Aukeratutako beste dokumentuak erantsi.


7. Aurkibidean jarritako ordenan orri guztiak pilatu.