Progresio aritmetikoak izeneko zenbaki errealen segidetan, ondoz ondoko bi gairen arteko zatidura konstantea da. Zatiketa horren balioari ARRAZOIA deritzo eta r letraz adierazten da. Beraz, progresio geometriko guztiek honako hau betetzen dute:
Bi zenbaki errealen artean zenbaki erreal kopuru zehatz bat tartekatzen dugunean eta sortzen den segida progresio geometrikoa denean, INTERPOLAZIO GEOMETRIKOA egin dugula esaten dugu.
Tartekatzen diren zenbakiei ERDIKARI GEOMETRIKOAK esaten zaie.
ZALDIAREN PREZIOA
Gizon batek bere zaldia saldu zuen 1500 €-ren truke, baina eroslea damutu eta zaldia itzuli zion honako hau esanez:
- Garestiegia da, zaldi honek ez du horrenbeste balio.
Orduan, saltzaileak beste baldintza bat proposatu zion:
-Garesti iruditzen bazaizu, salduko dizkizut zaldiaren lau ferretako iltzeak eta zaldia oparituko dizut. Ferra bakoitzak 6 iltze ditu. Lehenengo iltzeagatik 1€ bakarrik ordainduko didazu; 2 € bigarren iltzeagatik; 4 € hirugarreagatik; eta horrela, iltze guztiak ordaindu arte.
Erosleak liluratuta, onartu zuen proposamena.
Aurkezpen bat aztertuko duzu. Bertan hainbat ariketa ebatzita agertzen zaizkizu. Aurretik egin ditzakezu, eta gero konprobatu ondo egin dituzun ala ez.
Segidak eta progresioak.Progresio geometikoak. Ebatzitako ariketak. Aurkezpena3.