Zelula bat bipartizioz ugaltzen da segundoro eta bi zelula alaba sortzen ditu. Zelula alaba bakoitzak, aldi berean, beste bi sortzen ditu, eta horrela, hurrenez hurren. Zenbat zelula izango ditugu 3 segundo pasatu ondoren?
2.2.2=23
Biderkagai berdinen biderketa berreketa da. Berreketan, errepikatzen den biderkagaia oinarria da, eta errepikatzen den aldi kopurua, berretzailea.
Oinarria zenbaki negatibo bat bada, oinarria zenbaki arrunt bat balitz bezala egiten dugu berreketa, baina, ondoren, zeinuen araua aplikatzen dugu biderkadurarako.
(-2).(-2).(-2)=-8
(-2).(-2).(-2)-(-2)=16
Batzuetan nahiz eta oinarriak berdinak ez izan, gaiak faktoreetan deskonposatzen oinarri berdinera heldu daiteke: