Talde bakoitzak bere intereseko gai bati buruzko inkesta bat prestatuko du.Lehen saioan inkesta prestatzeko gaia pentsatu ondoren irakaslearekin baieztatuko dute. Inkesta bakoitzak gutxienez 15 galdera izan behar ditu. Inkesta nori zuzenduko zaion ere argitu behar da lehen saioan.
Talde bakoitzak bere talde kontratua adostu eta sinatuko du. (kontratua)
Inkesta egin ahala showbiera igoko duzue eta irakasleak zuzendu eta jarraibideak emango dizkizuete ondo osatu ahal izateko.
Irakasleak inkesta pasatezko moduan dagoela edierazten duenean bakoitzak 25 inkesta pasatuko ditu adostutako pertsonen artean.
Hurrengo saioan inkestak pasatuta datuak bildu eta ordenatuko dituzue eta beharrezko eragiketak egin. Datu eta eragiketa horiek ere showbiera igoko dituzue.
Hurrengo saioan dauzkazuen datuekin albiste bat prestatu behar duzue pages-eko plantilla egokia erabiliz. Albistea agindutako epean showbiera igo behar da.
Talde lanak irauten duen bitartean egunero akta bat bete beharko duzue zuen lana baloratuz eta lan horretan indartu beharreko puntuak aztertu asmoz. (aktak)
Ondoko dokumetuan daukazue azalduta proiektua: Estatistika proiektua