Progresio aritmetikoak izeneko zenbaki errealen segidetan, ondoz ondoko bi gairen arteko kendura konstantea da. Kenketa horren balioari DIFERENTZIA deritzo eta d letraz adierazten da. Beraz, progresio aritmetiko guztiek honako hau betetzen dute:
Progresio aritmetiko bat segida bat da, eta guztiz defini dezakegu haren gai orokorra lortuz gero.
Prozesua orokortuz gero segidaren GAI OROKORRA lortzen da:
Bi zenbaki errealen artean zenbaki erreal kopuru zehatz bat tartekatzen dugunean eta sortzen den segida progresio aritmetikoa denean, INTERPOLAZIO ARITMETIKOA egin dugula esaten dugu.
Tartekatzen diren zenbakiei ERDIKARI ARITMETIKOAK esaten zaie.
MATEMATIKAREN HISTORIAKO ANEKDOTARIK EZAGUNENA
Carl Friedrich Gauss (1777-1855) gaztetxoari, hamar urte besterik ez zituela, lehenengo 100 zenbaki arrunten batuketa egiteko eskatu zion maisuak. Gaussek berehala eman zion maisuari erantzuna: 5050. Maisua harri eta zur geratu zen.
Gerora matematikari handia izango zen mutiko alemaniarra honako honetaz ohartu zen: hots, 1+100 = 2+99 = 3+9 8=…
Hau da, nahikoa izan zuen kontuan hartzea 50 zenbaki bikote zituela eta bikote bakoitzaren batura 101 zela. Beraz biderketa batekin ebatzi zuen ariketa: 50. 101=5050
Aurkezpen bat aztertuko duzu. Bertan hainbat ariketa ebatzita agertzen zaizkizu. Aurretik egin ditzakezu, eta gero konprobatu ondo egin dituzun ala ez.
Segidak eta progresioak.Progresio aritmetikoak. Ebatzitako ariketak. Aurkezpena 2