Zenbaki edo irudi multzo ordenatuak eratzen dituzten zenbaki edo irudi taldeei segidak esaten zaie. Hauek errepikapen- lege bat jarraitzen dute.
Segida baten elementu bakoitzari GAIA esaten zaio, eta segida bateko gaiak adierazteko, letra bat eta segidan duen posizioa adierazten duen azpiindize bat erabiltzen da. Adibidez a2 adieraziko dugu a segidako bigarren gaia.
an–k enegarren tokian dagoen gaia adierazten du eta GAI OROKORRA deritzo.
Hortaz {a1,a2,a3,…an,…} adierazpena erabil dezakegu segida bat idazteko, eta ikus daitekeenez infinitu gai ditu.
Segida baten gai orokorra ezaguna bada, segidaren gai guztiak ezagunak dira.
Aurkezpen honetan ariketak pausuz-pausu ebatzita dituzu. Aurretik egin ditzakezu, eta gero konprobatu ondo egin dituzun ala ez. ANIMO!!!