Adierazpen aljebraiko sinpleenak dira.
Zenbaki bat eta letra bat (edo letra batzuk) biderkatzen ditugunean, monomioa lortzen dugu. Esate baterako: 4x2; 3ab; 4xy; y3
Zenbakiari KOEFIZIENTE esaten zaio, eta letrabakoitzari INDETERMINATU edo EZEZAGUN
Letraren zati osoari LETRAZKO ATALA esaten zaio.
Letraren barretzaileen baturari monomioren MAILA esaten diogu.
Monomioen arteko baturari POLINOMIOA deitzen diogu. (Kontuan izan kentzea aurkako elementua batzea dela)
Polinomio bat osatzen duen monomio bakoitzari GAIA deitzen diogu. Letrazko atala ez duen gaia GAI ASKEA deitzen da
Gai kopurua dagokinez, hala sailka ditzakegu polinomioak:
BINOMIOAK: Bi gai dituzten polinomioak dira: 2x2y-3xy2
TRINOMIOAK: Hiru gai dituztenak: -x3y2+5x2y3+24xy
POLINOMIOAK: lau gai edo gehiagokoak:-x3y2+5x2y3+24xy-8
Polinomio baten MAILA, mailarik altuena gaiarena da. P(x,y)=-x3y2+5x3y3+24xy-8 --> 6.mailakoa
ALDAGAI BATEKO polinomioak, letra bakar bat duten polinomioak dira: P(x)=3x2-4x+5
HAINBAT ALGAITAKO POLINOMIOAK, letra bat baino gehiago duten polinomioak:P(x,y,z)= -x3y2z+5x3y3z2+24xy-8
Normalean, polinomioak adierazten dira laburtuta , hau da antzeko gai guztiak baturik. Baita ordenatuta ere aldagai batekiko gaien mailaren arabera.
P(a,b)=3a3b-2a2b2-ab3 :ordena beherakorrean "a"-rekiko baina ordena gorakorrean "b"-arekiko
Polinomio baten aldagaiak (letrak) balio konkretuez (zenbakiez) ordezkatzen badira eta dauden eragiketak egiten badira balio bat lortuko da eta balio hori polinomioaren ZENBAKIZKO BALIOAizango da emandako aldagaien balio horientzat
Aldagai balore batentzat polinomioaren zenbakizko balioa "zero"-a bada, aldagai-balore hori ERROA deitzen da.
P(x,y)= 2x2y-3xy2 polinomioa emanda, kalkulatu polinomioaren zenbakizko balioa x= 2 eta y = -1 denean
SOLUZIOA:
P(2,-1)= 2·22(-1)-3·2(.1)2=2·4(-1)-3·2·1=-8-6=-14