Ekuazio irrazionalak ezezaguna erro baten barruan duten ekuazioak dira.
Ekuazio irrazionalak ebazteko ondoko prozedura jarraituko dugu:
Antzeko gaiak elkartu.
Erroa duten gaiak alde batetara pasatu. (Erro bat baino gehiago badaude banan banan bakanduko ditugu.)
Bi atalak ahal den guztia laburtu.
Bi ataletan ber bi egin erroa desagertarazteko.Egon adi, zeren normalean ataletako batetan identitate nabarmenak aplikatu beharko badituzu.
Ondoren geratzen den ekuazioa ebatzi behar duzu.
Erro bat baino gehiago badaude azken bi pausuak errepikatu egin beharko dituzu.
Amaitzeko, atera dituzun soluzioak hasierako ekuazioan egiaztatu behar dituzu.