Ekuazio hauek ebazteko t=x2 aldagai aldaketa egiten da, hau da, x2 dagoen tokian t idazten dugu. Aldagai aldaketa hori egiterakoan t-ren menpe dagoen bigarren mailako ekuazio bat lortzen dugu:
at2+bt+c=0
Badakigu bigarren maiako ekuazio hori ebazten eta ebatzi egingo dugu. Ebazterakoan t1 eta t2 soluzioak ateratzen zaizkigu. Orain x-a kalkulatzeko t1 eta t2 ren erroak kalkulatzea baino ez zaigu falta. Eta badauzkagu bila gabiltzan lau soluzioak.