Ekuazio arrazionalak edo zatikiarrak izendatzailean ezezagunen bat duten ekuazioei esaten zaie.
Izendatzaile aljebraikoak dituzten ekuazio hauek ebazteko, zenbakizko izendatzailek dituzten ekuazioak ebazteko erabiltzen dugun prozedura bera erabiltzen dugu, hau da, berdintzaren atal bien izendatzaile komuna bilatu behar da, (izendatzaileen arteko m.k.t -a bilatuz). Horrela eginez eta ekuazioaren bi aldeetan izendatzaile berdina jartzea lortu dugunean izendatzaile biak sinplifikatuz ezaguna den ekuazio batetara helduko gara eta ekuazio hori ebaztea baino ez dugu izango.
Ebatzi ostean, soluzioak, ezinbestean, egiaztatu behar ditugu hasierako berdintzan. Posible da soluzioren baterako izendatzailea zero egitea eta kasu horretan ez da baliozko soluzioa izango.
Zure tabletean erabili algebra solver aplikazioa ekuazio arrazionalak ebazteko.