Ezezagun bateko ekuazio batean, posibleak diren sinplifikazio eta eragiketa guztiak egin eta gai guztiak lehenengo atalera pasatu ondoren lortzen den polinomioa bigarren mailakoa denean, bigarren mailako ekuazioa dugula esan dezakegu.
Aldaketak egin ondoren, ekuazioa honela gelditzen zaigu:
ax2+bx+c=0
non a ez den zero , eta a, b eta c koefizienteak diren. Ekuazio honen erroak (soluzioak) ateratzeko, hau da, ekuazio hau ebazteko, ondorengo formula erabiliko dugu: