ZER DIRA?
Ezezagun bat baino gehiago dituzten ekuazio multzoa da. Ezezagun hauek izendatzeko x,y,z letrak erabiltzen dira normalean, nahiz eta beste letra desberdin batzuk erabili ahal izan.
Ezezagun bat baino gehiago dituen ekuazioak infinitu soluzio ditu. Adibidez (1,-2), (0,1), (-1,4),... 3x+y=1 ekuazioaren soluzioak dira.
Ekuazio sistema bat ebaztea ekuazio guztiak betetzen dituen soluzioa/ak bilatzea da.
SISTEMEN SAILKAPENA
SOLUZIO KOPURUAREN ARABERA:
Ekuazio sistemak soluzioa badu, sistema bateragarria dela esaten da. Soluzioa bakarra izanez gero BATERAGARRIA ZEHAZTUA dela esaten da, infinitu soluzio baditu BATERAGARRI ZEHAZTUGABEA.
Ekuazio sistemak soluziorik ez badu, sistema BATERAEZINA dela esaten da.
Ekuazio linealak honela sailkatu daitezke:
Sistema linealak: sisteman parte hartzen duten ekuazioak guztiak linealak badira, hau da guztiak lehen mailako ekuazio polinomikoak badira.
Sistema ez linealak: sisteman parte hartzen duen ekuazioren bat bigarren edo maila altuago batekoa bada.