Lehen mailako ekuazio sistema linealak ebazteko lau metodo ikasiko ditugu:
Ekuazio bakoitzean ezezagun bera askatzean eta lortutako adierazpenak berdintzean datza metodo hau; honela lortutako ezezagun bakar batekin lehen mailako ekuazio bat ebazten da, eta erdietsitako emaitza hasierako ekuazioetan ordezkatzen da.
Ekuazio batean ezezagun bat askatzean eta ondoren beste ekuazioan ordezkatzean datza; honela, ekuazio bakarra dugu ezezagun bakarrarekin. Behin ezezagunaren emaitza ezagutuz gero, egin behar den gauza bakarra bere balioa hasierako sistemaren edozein ekuaziotan ordezkatzea da, ondorioz, geratzen zaigun ezezagunaren balorea lortuz.
Ekuazio bien atalak zenbaki egoki batzuengatik biderkatu edo zatitzen dira, ezezagunetariko batek bi ekuazioetan koefiziente berbera izan dezan.Lortutako bi ekuazioen arteko kenketa egiten da, eta honela ezezagun bat desagertzen da.Lortutako ezezagunarekin ekuazioa ebazten da, eta lortutako emaitza hasierako edozein ekuaziotan ordezkatzen da, bigarren ezezaguna kalkulatzeko.
Ekuazio sistema lineal bat ebatzi behar dugunean ekuazio bakoitzari bere aldetik erreparatzen badiogu, bakoitza zuzen baten ekuazioa dela konturatuko gara. Sistema hau ebazteko zuzen bakoitza bere aldetik irudikatuko dugu. Eta sistemak soluzioa baldin badauka, bi zuzen horiek puntu batetan elkartuko dira. Zer esan nahi du horrek? Bi zuzenak pasatzen diren puntu hori bi zuzenetan dagoela ezta? hau da, puntu horrek gure bi ekuazioak betetzen dituela. Beraz puntu hori da bilatzen ari garen soluzioa.
Zure tabletean erabili algebra solver aplikazioa ekuazio sistemak ebazteko.