HEZKIDETZA

Berdintasunean eta berdintasunerako hezi


AZKEN BERRIAK

2022/12/21

Laudio BHIko ikasleak MUNDIALAK dira eta bat egin dute Qatarreko futbol mundialean ospetsua izan den “ONE LOVE” besoko kanpainarekin.

Zorionak! Zuek bai MUNDIALAK!

One Love kanpainaren helburua edonolako diskriminazioren aurkako mezu bat bidaltzea da, sexu-orientazioa, generoa, azalaren kolorea, erlijioa, sorterria edozein izanik ere.

Batxilergoko 1. mailako ikus-entzunezko ikasgaiko ikasleek proiektua diseinatu eta aurrera eraman dute, bai argazki saioen antolaketaz bai ikus-entzunezko produktuen ekoizpenaz arduratuz.

Argazki saioetan institutuko futbolariek hartu dute parte. Parte-hartzearekin diskriminazioaren aurkako mezua ozen zabaldu nahi izan dute. Batez ere, LGBTI+ kolektiboaren eskubideak, langile etorkinen eskubideak eta emakumeen eskubideak izan ditugu kontuan Qatarreko futbol mundial honetan.

2022/12/21

Azaroaren 25ean Indarkeria Matxista hil zen Laudio institutuan. Ikasleek merezi zuen hileta eskaini zioten, inoiz berpiztuko ez den itxaropenarekin.

2022/12/21

Gela egonkorreko ikasleek bat egin dute indarkeria matxista desagerrarazteko borrokarekin.

Azaroaren 25a emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko konpromisoa hartzeko eguna da eta gela egonkorreko ikasleek horma-irudi honekin erakutsi dute haien konpromisoa.

2022/10/09

DBH 3E eta DBH 4E ikasleek bisita-tailerra gidatua egin dute Azkuna Zentroan, erkusketa honetan: CABELLO/CARCELLER. "AHOTS BAT ERAUSORENTZAT. TRANS GARAI BATERAKO EPILOGOA"

Genero eta sexu aniztasunarekiko ikasleen sentsibilizazioa lantzeko aukera bikaina izan da. Pertsona guztiak errespetuz tratatzeko eta desberdintasunak gure gizartea aberasten duela ulertzeko ere bai.


2022/10/03

2022 - 2023 ikasturte berri honetan amets askorekin bete dugu motxila. Animatu eta parte hartu hezkidetza proiektuan!

Comenzamos el curso 2022 - 2023 con la mochila llena de sueños. ¡Anímate y participa en el proyecto de coeducación!


2022/05/31

DBH ikasleek genero eta sexu aniztasunari buruzko unitate didaktiko bat landu dute ikasturte honetako azken hiruhilabetean.

Honelako jarduerek, institutuan guztiontzako gune atsegina eta erosoa lortzeko laguntzen dute, non errespetua bizikidetzarako urrezko araua da.

2022/03/15

Martxoak 8 feminismoari buruz hausnartzeko aukera itzela izan da Batxilergoko ikasleentzat. Haiek antolatu eta burutu dituzte tailerrak eta bideo hau grabatu dute. Mezu garrantzitsuak bidaltzen digute guztiei.

2022/02/21

Orozkon, Bilbon eta Ugaon azken asteetan salatutako eraso matxistak direla-eta, elkarretaratzea egin genuen Laudio BHI ikastetxean astelehenean 21ean jolastorduan.

Jarrera hauek lotsagarriak eta onartezinak dira, eta salatzeko bildu ginen. Laudio BHIko ikasle, langile eta irakasleen izenean. Ozen esan nahi dugu ez dugula honelako jarrerarik onartuko, ez hemen ezta beste inon ere.

Gora borroka feminista!

2022/02/11

DBH 2. mailako ikasleek emakume zientzialariei buruzko kartel itzelak egin dituzte Plastika ikasgaian. Bideo honetan lagin bat erakusten dizuegu.

Lan bikaina egin duzue!

2021/12/16

DBH 4. mailako ikasleek egutegi erraldoia prestatu dute Estatuan 2021ean gertatutako feminizidioak bistaratzeko.

2021/11/28

Batxi 2A eta Batxi 1E arte ereduko ikasleek "Memoria eraikiz" ikuskizuna gozatu dute eta bertatik abiatuta lan bikainak egin dituzte.

2021/11/25

DBH 2. mailako ikasleen puntu moreak

2021/11/25

Gela egonkorra indarkeria matxistaren aurka!!

2021/11/25

Kontzentrazioa jolastokian institutura sartzeko orduan.