Gela egonkorra ere indarkeria matxistaren aurka!!
Begiratu zer horma-irudi politak egin dituzte gela egonkorreko ikasleek. Mila esker, lan bikaina egin duzue!
DBH 2. mailako ikasleen lana.
DBH 2. mailako ikasleek mikromatxismoak landu dituzte tutoretza saioetan eta haien konpromisoak eta hausnarketak puntu liletan idatzi dituzte eta institutuko hormetan eskegi dituzte.
Lan bikaina egin duzue! Zorionak eta mila esker!
Kontzentrazioa jolastokian 8:10ean.
Laudio institutuko hezkuntza komunitateak kontzentrazio bat egin du jolastokian goizeko 8:10ean bere indarkeria matxistaren kontrako jarrera adierazteko.
Batxi 2A eta Batxi 1E arte ereduko ikasleek "Memoria eraikiz" ikuskizuna gozatu dute eta bertatik abiatuta lan bikainak egin dituzte.
Udaletxeak gonbidatuta, azaroaren 22an, ikasleak "Memoria eraikiz" ikuskizuna ikustera joan dira, Laudioko Kasinoan.
"MEMORIA ERAIKIZ" zentzumen-esperientzia edo bizipen artistikoa da. Diziplina anitzeko instalazio artistikoak lagunduta, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten digu, indarkeria matxisten biktima eta jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeen ahots eta kontakizunen bitartez. Emakumeen ahotsak berreskuratzeko apustu bat da, memoria kolektibo bat berreraiki eta berriz gerta ez dadin oihu egiteko.(Hortzmuga Teatroak Mugarik Gabe erakundearentzat sortutako proiektu artistikoa).
Ikuskizunari jarraipena eman diote klasean, hausnarketa sakonak egin dituzte eta lan bikainak sortu dituzte. Behean ikus dezakezue bai argazkiak bai lanak.
DBH 4. mailako ikasleek egutegi erraldoia prestatu dute Estatuan 2021ean gertatutako feminizidioak bistaratzeko.
Azaroak 25erako DBH4 mailako ikasleek 2021eko prestatu zituzten kartelak institutuko hesietan jarri ditugu gaur. Emakumeen aurkako indarkeria desagerarazteko eguna azaroaren 25ean izan arren, eguneroko aztergaia izan behar duelakoan gaudenez, feminizidio guztien berri eman nahi izan diote Laudioko herriari, arazo latz honi ikusgarritasuna emateko eta norberaren hausnarketa pertonala sustatzeko.