Lauaizeta Ikastolak bertatik pasa diren ikasleen omenez, 5 metroko eskultura bat jarri nahi du bere sarreraren inguruan. Horrekin batera, eskulturaren formarekin kristalezko pitxar bat egin nahi du.
Horretarako proiektu lehiaketa bat antolatuko dugu: Bertan egin beharreko hauek hartu behar dira kontuan:
1)Eskulturaren maketa
2)Proiektuaren fitxa teknikoa:
Diseinatutakoaren izena eta zergatia
Bolumena eta azalera osoa
Erabili beharko den eskala.
Aurrekontua: Erabiliko den margoa eta hormigoia. Deskontuak eta zergak
3)Gorputz geometrikoak gure inguruan. Tailerra martxan jartzen denetik aurrera zuek ateratako argazkiak biltzen hasiko zarete. Horren helburua ingurune hurbilean gorputz geometrikoak identifikatzea da.
4) Teknologia arloan talde bakoitzean maketa bat aukeratuko dute, eta horren 2 metroko eskultura egingo dute.