1-Sarrera.
Irudi lauen eta gorputz geometrikoen izenak eta azalera eta bolumenaren formulak
ikusiko ditugu. Oinarrizko izen eta formulak ikasteko ariketak:
- Moodlen 2 kontzeptu mapa: irudi lauak eta gorputz geometrikoak
- Ariketa txostena:
Sailkapenak
Perimetroa, Azalerak eta Bolumena.
Unitate alkaketak
2- Taldeak gutxienez bost gorputz geometriko aukeratuko ditu, horien garapena egin eta ondoren eraiki.
Nork zer egingo duen banatzerakoan lanaren konplexutasuna eta taldekideen trebetasuna kontuan izango duzue.
Kontuan hartzekoa:
Aukeraketa horretan derrigorrez prisma bat, piramide bat eta gorputz biribil bat egongo da.
Lan honetarako esfera alde batera utziko dugu.
Gorputz horien altuera gutxienez 20cm izango da, eta gainontzeko neurriek itxura-oreka
mantenduko dute.
- Bost gorputz horien garapena egin eta eraiki ondoren, ondoko kalkulu hauek egingo ditugu:
Azalera osoa eta Bolumena.
Taldean eraikitako gorputzekin gaiarekin lotura izan dezakeen eskultura bat osatuko dugu. Izena jarriko diogu. Eskultura horren azalera osoa eta bolumena kalkulatuko dugu.
Ondoren, banan-banan egindako kalkuluak eta sortutako eskulturarekin egindakoak erlazionatu eta alderatuko ditugu.
3- Aplikazio praktikoa:
Demagun Lauaizeta Ikastolak bertatik pasa diren ikasleen omenez, 5 metroko eskultura bat jarri nahi duela bere sarreraren inguruan; eta horrekin batera, auzotarren artean ezagutarazteko, eskulturaren formarekin kristalezko pitxar bat egin nahi duela.
- Diseinatutakoaren izena eta zergatia
- Bolumena eta azalera osoa
- Erabili beharko den eskala.
- Aurrekontua: Erabiliko den margoa eta hormigoia. Deskontuak eta zergak.
- Pitxarraren edukiera.
Guri asmo horren inguruko hainbat kalkulu egitea dagokigu:
Zenbat m3 hormigoi beharko dute hain eskultura handia egiteko? Eta margoa?
Zein da pitxarraren edukiera?
BI ESKAINTZA DAUDE:
1) ERAIKI MARGO DENDA
Hormigoia. 25kg-ko zakuak. 30€ + BEZ(%12)
Margoa. 5 litroko poteak 45€+ BEZ(%12)
Denda honetan %15eko deskontua egiten digute.
2) LAN ETA LAN IGELTZERITZA DENDA
Hormigoia. 25Kg-ko zakuak 35€+ BEZ(%12). Hiru zaku erosita 4. bat oparitzen digute.
Margoa: 10litroko poteak 85€+BEZ(%12). Hiru pote erosita 4. bat oparitzen digute.
_____________________
Bietan esku lana berdina da:
4 langile, 5 egun, egunero 8 ordu eta ordua 26€
Pitxarra dohain egingo digute, baina hori bai, kristalean grabatuta jarri behar dute zenbat ur sartzen den eta hori guri kalkulatzea dagokigu. Kalkulatu bere edukiera.
Zenbat litro sartzen dira? Zenbat dl? Zenbat cl? Unitate egokiena aukeratu.
Hori guztiarekin aurrekontu bat prestatu beharko duzue, eta zein den komeni zaigun eskaintza zehaztu beharko dugu.
4- Gorputz geometrikoak gure inguruan. Tailerra martxan jartzen denetik aurrera zuen inguruan antzematen dituzuen gorputz geometrikoen argazkiak biltzen hasiko zarete. Horren helburua ingurune hurbilean gorputz geometrikoak identifikatzea da: zakarrontziak, teilatuak, farolak, eraikinak...
Gorputz geometrikoen argazkiekin sailkapena egingo dugu (prismak, piramideak...).
Argazki bakoitzean irudi-editore bat erabiliz (kolour paint...) identifikatu behar da zein den ikusten den gorputza (ikusi adibidea) eta izena jarri. Internetetik ezin dira hartu.
5- Talde bakoitzak Driven dokumentu bat izango du, lan-txostena izango dena. Pausoz-pauso hori betetzen joan beharko dute, horretarako ezarritako epeak errespetatuz. Bukaeran, txosten hori txukundu beharko dute, eta hori bera izango da, gelan besteen aurrean azalpena egiteko erabiliko dutena:
Bertan agertuko da:
1.- Eraikitako gorputz geometrikoen argazkiak, azalera osoa eta bolumena
2.- Gorputz horiekin eginiko eskulturaren argazkia + azalera osoa eta bolumena
3.- Egin beharreko aurrekontuak eta gainerako problemen ebazpena
4.- Kaleko argazkiekin eginiko gorputz geometrikoen sailkapena
6-Gelan aurkeztu. Talde bakoitzak 5 minutu izango ditu bere proiektua azaltzeko. Besteek
ebaluazio orri bat izango dute kideen lanak ebaluatzeko.
7-Erakusketa. Lan guztiekin erakusketa bat antolatuko dugu.
8-IPrentsa. Lan batzuk Iprentsa aldizkarian argitaratuko ditugu.
9-Talde bakoitzean, maketa bat aukeratuko dugu, eta Teknologian horren 2 metroko eskultura egingo dute. Hori aurrera eramateko orduan, taldean (gela osoa) kalkulatuko dute:
Eskalan eginiko gorputzen neurriak.
Horretarako beharko den egur xasfla kopurua kalkulatuko dute, beti ere materialaren erabileraren optimizazioa bilatuz.
9- Materiala. Gorputz geometrikoak eraikitzeko behar den materiala: Erregela, konpasa, kartulina, arkatza, kola.