Lauaizeta Ikastola BHI 1996.ean sortu zenetik, asko dira bertatik pasa diren neska-mutilak. Bada garaia, horiei guztiei omenalditxo bat egiteko, beraiek baitira gure ikastetxea izatearen arrazoia.
Lauaizetako ikasle ohien omenez. ikastetxearen inguruan hormigoizko 5 metroko altuera izango duen eskultura bat egin nahi dugu.
Ikasleek taldeka proiektu bat aurkeztu beharko dute. Bertan hori aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa dena kontuan izango dugu: maketak, eskalak, aurrekontua...