ETWINNING PROIEKTUAK

PROIEKTUEN DESKRIBAPENA

Aurreko ikasturteetan hainbat proiektu burutu genituen arrakasta handiz eta kurtso honetan gehiagotan parte hartzea da gure asmoa. Proiektu hauen helburu nagusia gure ingurua deskribatzea, herrialde desberdinetako estereotipoak aztertzea eta datu objetiboekin konparatzea da. 

Beste gauza batzuen artean, gure ikastetxea, plater tipikoak, herri kirolak, ospakizunak eta eskolaz kanpoko ekintzak aurkeztuko ditugu. Gai guztiak partaideen artean adostu eta eTwinning plataformara igoko ditugu.

HELBURUAK

- Ikasleak motibatzea.

- Bizi garen munduaren ezagutza hobetzea.

- Gure kultura (edo besteena) ezagutzea dibertigarria eta aberasgarria dela ikasleei helaraztea.

- Herrialde desberdinetako mito/estereotipoak aztertzea.

- Atzerriko hizkuntza komunikatzeko tresna bezala erabiltzea, gramatikari ordez komunikazioari garrantzia emanez.

- Ikasten ikastea (IK/KI).

- IKTen erabilera indartzea.