ALLÔ!/¡HOLA!

Hurrengo ikasturtean, 3. eta 4. mailako frantseseko ikasleek Erasmus + proiektu batean parte hartzeko aukera izango dute Metz-eko (Frantzia) institutu batekin eta truke fisiko bat egingo dugu. Proiektuko kideak ezagutze aldera, ikasturte honetan Frantsesa 2 ikasleekin lankidetza txiki bat osatzea erabaki dugu. Helburua da ikasleek lehen harremana izatea eta beren ingurune, hiri eta ikastetxeak ezagutzea.

Europako beste ikastetxe batzuekin lankidetzan aritzeak esparru ezin hobea ematen die kanpoko hizkuntza modu errealean erabiltzeko. Horretarako, eTwinning hezkuntza-plataforma erabiliko dugu. Europako ikastetxeen artean lankidetzan aritzeko hezkuntza-tresna segurua da.

https://twinspace.etwinning.net/208356