EUROPEAN S’CAPADE

21-22 ikasturte honetan, 2Bko ikasleek "European S 'CAPADE" proiektuan parte hartuko dute, Frantzia, Eslovenia, Eslovakia eta Badajozko DBHko 3. mailako beste zentro europar batzuekin batera.

Proiektuaren helburua ingelesa modu dibertigarrian ikastea da. Bideokonferentziak erabiliko ditugu gure proiektuko bazkideak ezagutzeko eta nazioarteko taldeetan lan egingo dugu "Escape Games" delakoen dinamikak ezagutzeko. Martxotik aurrera, gure "Escape Game" sortuko dugu, ikastetxe bakoitzeko misio bat.

Europako beste ikastetxe batzueekin elkarlanean aritzeak ingelesa modu naturalean praktikatzeko aukera bikaina eskaintzen die. Horretarako eTwinning hezkuntza plataforma erabiliko dugu. Ikasleek ekoizten dituzten lanak plataformakideentzat soilik egongo dira ikusgai.

https://twinspace.etwinning.net/188529