Jantokiko ordutegia
Goizez eta arratsaldez gaudenean:
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 13:00etatik 15:00etara.
Asteazkenetan 13:00etatik 14:30era.
Goizez bakarrik gaudenean:
Astelehenetik ostiralera 13:30etik 15:00etara.
Jantokiko egutegia
Jantoki zerbitzua irailaren 22an hasikoa da.
HHko 2 eta 3 urtekoak eguerdian 14:00etan edo 15:00etan (bazkal ondoren, siesta gabe), edo arratsaldean 17:00 irten daitezke Sierra de Urbasa kaletik.
Asteazkenetako ordutegia 13:00etatik 14:30etara izango da.
Ekainaren 1etik 19ra arte jangelako ordutegia 13:30etik 15:00etara izango da
Menua
SCOLARESTek egiten ditu menuak eta beraiek ekartzen digute egunero janaria. Hilabete hasieran bidaltzen dizkiguten menuak hemen jarriko ditugu. Hala ere, webgune honetan aurki ditzakezue menuak (010510 da ikastetxeko kodea eta karpeta horretan dituzue)
Hilabete honetako menuak hemen dituzue:
Orokorra
Basal
Txerrikirik gabe
Begetarianoa + arraina
Begetarianoa
Fruitu lehorrak eta Kiwirik ez
Glutenik gabe
Arrautza gordina eta intxaur gabe
Arrautza, marisko, arrain garbantzu, baba gabe
Mariskorik ez
Fruitu lehorrik gabe
Gatz gabe
Turmix begetarianoa arrainarekin
Tomate, marrubi eta kiwi gabe
Esnerik gabe
Mahaikideak
Astean behin gutxienez eta urte osorako erabiliko dute zerbitzua
Urriaren 11a baino lehen bete behar dute izen-emate orria plaza ziurtatzeko
Begiraleak, ohiko mahaikide kopuru hauen arabera izango dira:
2 urteko geletako 9 ikasleko begirale 1
Haur Hezkuntzako 15 ikasleko begirale 1
Lehen Hezkuntzak 37 ikasleko begirale 1
Menuaren prezioa 4,60 eurokoa da.
Banatutako guraso-zaintza edukitzeagatik edo guraso edo tutoreen lanagatik agian kurtso osoan, astez aste edo hilez hil txandaka ibili daitezkeen ikasleak.
Urriaren 11a baino lehen bete behar dute izen emate orria plaza ziurtatzeko
Menuaren prezioa 4,60 eurokoa da.
Puntualki gelditu daitezkeen umeak. Jakin behar duzue kasu honetan ezin dugula zerbitzua ziurtatu. Begiraleek legeak dion kopurua baino gehiago badute, ezin izango dute zerbitzua erabili. Beraz, behar duzuenenan aldez aurretik jantokiko arduradunari jakinarazi eta berak esango dizue posiblea den ala ez.
Menuaren prezioa 5,20 eurokoa da.
Kobrantzak
Mahaikide guztiek (bekadunak aurreko urtean eta ez bekadunak) hainbanaketa eginez, hilero diru kopuru bera ordainduko dute irailatik ekainera. Ekainean egin beharreko itzulketak egingo dira.
Ordainketak hilaren lehenengo astean egingo dira. Deskontuak, beti ere kostu osoaren erdia izango direnak, hauetako egoeretako batean emango dira bakarrik:
Aldez aurretiko jakinarazpena eginez, mahaikidea ondoz ondoko 7 egunetan edo gehiagotan agertzen ez bada.
Mahaikidearen huts egitea Barnetegira joategatik bada.
Konfinaturiko egunak.
Bi hilabete ordaidu gabe izateak mahaikidearen baja ekarriko luke.
Orria bete eta tutoreari eman behar zaio, txartelaren argazki batekin batera.
Ondorengo orrian dituzue bete beharreko baldintzak eta azalpen orokorrak.
Erreserbak eta deuseztatzeak
Erreserbatzeko edo deuseztatzeko jakinarazpenak bezperako eskola-eguneko goizeko 10:30ak baino lehen egin behar dira:
Emailez: jantokia@lakuabizkarra.eus helbidera mezua bidaliz.
Ez dira telefonoz egindakoak onartuko.