Geure eskola ezagutu nahi duzu?
Hementxe duzu aurkezpen bideo bat
2025.06.06
Berritzegune Nagusiak antolatutako "I. IrakasleON garapen profesionala" azokan izan ginen gure praktikak erakusten "Adimen-Gaitasun Handiko Ikasleentzako Hezkuntza-Erantzuna" estanean.
Harrera bikaina izan genuen.
Mila esker gugana hurbildu eta parte hartu zenuten guztioi!!!
2025.03.24
Familia, ikasle eta irakasle dexente elkartu ginen larunbatean, eta goiz polita pasatu genuen.
Ondoko bideoan dago ikusgai larunbateko lana.
Mila esker hurbildu eta parte hartu zenuten guztioi!!!
2025.03.20
Dakizuen bezala, eskolan rokodromo bat egingo dugu ikasleek eskatutakoari erantzuteko.
Horretarako mural bat margotuko dugu martxoaren 22an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara ikasle, familia eta irakasleek.
Murala aukeratzeko galdetegia bidali zitzaizuen ikasle, familia eta irakasleei. Komunikateko partaide guztien aldetik parte hartzea handia izan da. ESKERRIK ASKO!
Bozka gehien izan dituen murala hau da:
ANIMATU ETA ZATOZ MARTXOAREN 22AN MURALA MARGOTZERA!
Eskolan arropa pila bat agertzen da egunero, eta asko ez dira jasotzen eta pilatzen joaten dira arropa galduen txokoan, jantokiko pasabidean.
1.hiruhilabetean pilatu den guztia ikusgai eta jasogai utzi zen hainbat denboraz. Jaso ez dena, delegatuen bileran esan bezala, beharra duten elkarte zein taldeei bideratuko zaie. Oraingoan, argazkian ikusten den bezala, Berakah elkartera eraman dugu eta poz-pozik hartu dituzte arropak.
ESKERRIK ASKO!
Aurrerantzean, eta gelako delegatuekin adostu zen bezala, ostiraletan argazki bat bidaliko da aste horretan agertu diren arroparekin. Astebeteko epea emango da horiek jasotzeko. Lehenengo hiruhilabetean bezala, 2. hiruhilabetea amaitzean pilatutako arropa beste elkarte batera bideratuko da.