Hemen behean jasota daude ikastetxean ditugun edo sortzen ari garen dokumentuak:
Zuzendaritza proiektua
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP) (eguneratzen)
LHko curriculum erabakiak
Ikastetxearen Urteko Plana (IUP)
Antolakuntza eta Jarduera-araudia (AJA)
Telefono mugikor eta erloju adimentsuen araudia (AJA barruan)
Etxeko lanen protokoloa
Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD)
Ikastetxearen Urteko Planaren memoria 23-24
Tutoretza Plana
Elkarbizitza Plana (eguneratzen)
Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua (eguneratzen)
Harrera Plana (eguneratzen)
Irakurketa Plana (eguneratzen)
Aniztasunari Erantzuteko Plana (eguneratzen)
Komunikazio Plana: kanpo eta barne komunikazioa
Baratza Proiektua
Zer da Zuzendaritza Proiektua?
Ikastetxeko bizitzaren plangintza eta antolaketa egiteko erreferentziazko kudeaketa agiria da, eta garatu behar direla uste dugun estrategia eta ekintzak zehazten dira bertan.
Estrategia horiek koherenteak dira zentroaren jardueraren plangintza eta antolaketa egiteko baliabideekin (hezkuntza-proiektua, curriculum-proiektua, AJA…).
Zer da Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua (IHP)?
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuak (IHP) ikastetxearen erabaki eta proiektu handiei gorputza, koherentzia eta orientazioa ematen die. Bertan, geure hezkuntza-aukera adierazita dago. Ondorioz, IHP integrala eta globala da; ikastetxeko ezaugarrien analisia aintzat hartuta, gure ezaugarriak, balioak, printzipioak eta helburuak zehaztuta daude bertan, eta horiek nola bete adierazita dago.
Zer da LHko Curriculum erabakiak?
Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren barruan, curriculum erabakiak jasotzen dira.
77/2023 dekretua oinarri hartuta, Lehen Hezkuntzako maila eta arlo bakoitzean landuko diren Konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak jasota daude. Dokumentu honetan erabakiak euskara eta gaztelaniaz jaso ditugu, eta doituta daude ulerterrazagoa izan dadin.
Zer da Ikastetxearen Urteko Plana (IUP)?
Ikastetxe osoa inplikatzen duen dokumentua da hau. Bertan ikastute honetearako hartutako erabakiak daude jasota. Erabaki horiek hezkunta-proiektuan dauden helburuekin modu koherentean hartuta daude. Dokumentuak eskola-elkarteko estamentuen premmiei eta eskakizunei erantzuten diete (ikasleen, familien, irakasleen, administrazioko nahiz zerbitzuetako langileen premiei eta eskakizunei).
Erabaki horiek erdietsi beharreko helburuak dira, eta horretarako, dokumentuan bereizita daude egin beharreko jardunbideak, arduradunak eta epeak, bai eta jarraipen- eta ebaluazio-mekanismo egokiak ere.
Zer da Antolamendu eta Jarduera araudia (AJA)?
Antolakuntza- eta jarduera-araudia (AJA) dokumentuan gure ikastetxearen antolamendurako eta funtzionamendurako egitura zehazten da. Bertan, zenbait arau jasota daude ziurtatzeko hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko begirunea eta bizikidetza bermatzeko, eta aretoak nahiz instalazioak egoki erabiliko direla. Arau horiek demokratikoak dira; hau da, eskola-komunitateko kide guztiek hartu behar dute eskubideak errespetatzeko eta betebeharrak betetzeko konpromisoa.
Zer da Etxeko lanen protokoloa?
Irakasleek ikasleei etxean egiteko lanak bidaltzean kontuan hartu behar dituzten irizpideak jasotzen dituen dokumentua da honako hau. Bertan, etxeko lanek izan behar dituzten helburuak, maiztasuna, ezaugarriak... jasota daude, eta maila guztietan beteko dira.
Honek, ikasle eta familiei ere lagun dakieke etxean egin beharrekoen inguruan hasnartzen.
Zer da Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD)?
Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan.
IPDan helburuak hauek dira:
Geure ikastetxearen egoera ebaluatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerari dagokionez.
Plan Digital batek gure hezkuntza-erakundearen estrategia digitala planifikatzeko duen potentziala aitortzea.
Eskola etengabe ikasten ari den erakunde bat bilakatzea, digitalki konpetentea izanik.
Hezkuntza-komunitateko estamentu guztiak inplikatzea ikastetxeetako kultura digitala garatzeko.
Zer da Ikastetxearen Urteko Memoria?
Aurreko ikasturteko urteko planaren memoria da honako dokumentua. Bertan, urteko planean jaso ziren helburu, jarduera eta zerbitzuen ebaluazioa dago jasota.
Ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak nola antolatu azaltzen duen dokumentua da tutoretza plana. Hemen jasota dago tutoretzak nola egingo diren, zein helburu dituzten eta zein material erabiliko den tutoretzetarako.
Zer da Elkarbizitza Plana?
Zer da Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua?
Geure ikastetxean hizkuntzak irakastearekin eta erabiltzearekin lotutako gai guztien plangintza jasotzen duen dokumentua da.
Ikasle berrientzako Harrera Plana: Ikasle berriak ikastetxera egokitzen laguntzeko helburua duen jarduera protokoloa da Harrera-plana. Aipatzen diren orientabideak, beste herrialde batzuetatik datozen eta/edo EAEko hizkuntza ofizialak ezagutzen ez dituzten, eta eskolara egokitu eta hizkuntza ikasteko prozesua jarraitu behar duten ikasleei buruzkoak dira.
Irakasle berrientzako Harrera Plana: Ikasleek ez ezik, gure eskolara etorri berriak diren irakasleek ere behar dituzte ikastetxearen antolamendu eta funtzionamenduaren inguruko ezagutza batzuk, eskolako dinamika eta dokumentuetan aipatzen dena garatu nahi bada. Horregatik, Harrera plan honen helburua da irakasle etorri berriek ikastetxearen ezagutza ahalik eta handiena izatea, eta horretarako hainbat protokolo eta baliabideak eskainiko zaizkie, baita zenbait jarduera ere.
Zer da Hizkuntza proiektua?
Hizkuntza Proiektua hizkuntzen irakaskuntzari eta erabilerari lotutako alderdien planifikazioa da, ikastetxe bakoitzak bere esparruan garatuko duena. Hizkuntzen erabilerari eta haien ikas-irakaskuntzei lotutako erabakiak, eta hizkuntzen trataerari koherentzia ematea du helburu.
Zer da Irakurketa Plana?
Ikasleen irakurketa konpetentzia garatzeko ahaleginean diseinatu dugun dokumentu bat da irakurketa plana. Geure helburua da ikasle bakoitzak duen irakurketa gaitasuna ahalik eta gehien garatzea; hori lortuta hizkuntza konpetentzia lortuko baitu.
Ikastetxe guztiko ikasleei zuzendutako ekintza batzuk prestatu eta sistematizatzen ditu dokumentu honek. Ekintzak, batez ere, hizkuntzen arloaetara bideratu egon arren, gainerako arloetan ere egingo dira, irakurketak guztia barnebiltzen baitu.
Eguneratzen ari gara
Zer da Aniztasunari Erantzuteko plana?
Eskola inklusiboaren helburua da ikasle guztiek eskola-arloan arrakasta izatea; izan ere, benetako bikaintasuna lortzea da ikasle guztiek beren gaitasun pertsonalak ahalik eta gehien garatzea, irteerako profilean aurreikusitako oinarrizko konpetentziak lortze aldera.
IHP eta ICPn adostutakoa kontuan hartuko du dokumentu honek, eta geure ikastetxeak hurrengo ikasturteetarako proposatzen dituen aniztasunari erantzuteko hezkuntza-helburuak eta -jardunak ezartzen ditu.
Komunikazio Plana (kanpo eta barne komunikazioa)
Dokumentu honek geure eskolako barne eta kanpo-komunikazioa nolakoa izan behar den zehazten du; hau da, igorleak hartzaileari informazioa eta jakinarazpenak noiz eta nola bidali behar dizkion ezartzen du, ikastetxe barruko zein kanpoko harremanetan.
Gainera, komunikaziorako proposatzen diren helburuak betetzeko erabiliko diren baliabide materialak eta giza baliabideak zehaztuta daude, modu eraginkor eta estrategikoan erabiltzeko.
Zer da Baratza Proiektua?