Helburuak
Hauek dira ikastetxeko hezkuntza proiektuan jasota ditugun helburuak; eta, beraz, egunerokotasunean lehenesten ditugunak:
Ikaslea bere osotasunean garatzea (arlo afektibo, sozial, psikologiko, intelektual eta fisikoan).
Lehen Hezkuntza bukatzean, ikaslea elebiduna izatea, euskaraz eta gaztelaniaz.
Teknologia berriak ezagutzea eta erabiltzea; baita informazio eta komunikazio iturri gisa modu kritikoa erabiltzea ere.
Ingurune natural eta sozialeko gertaera eta fenomenoak ulertzeko, azaltzeko eta, ahal den neurrian, horietan eragile izateko gai izango diren ikasleak heztea. Indar berezia egingo dugu kontsumoan eta inguruarekiko errespetuan.
Pertsona autonomoak eta kritikoak prestatzea, besteekiko harremanetan elkartasunez jokatzeko gai direnak.
Gatazkak konpontzeko beti elkarrizketa eta besteekiko errespetua erabiltzea.