• Elikagai organikoak edo ekologikoak

Gai naturalekin ekoizten eta lantzen diren landare-produktuak, animaliak edo haien eratorriak dira. Elikagai organikoak ekoizteko ez da erabiltzen pestizidarik ez sintesi kimikoko ongarririk.

Bertako janariak kontsumitzen ditugunean, euren garaira egokituta dauden, testurari, usainari eta zaporeari dagokienez, puntu-puntuan dauden produktuak jaten ari gara zuzenean.

  • Garaian garaiko bertako janariek zapore eta testura hobea dute.

Euren landareetan helduta dauden tomateek, piperrek, sagarrek, kalabazinekā€¦ duten zaporea ezin dute izan heldugabe biltzen diren eta saltzeko lekura iritsi arte hozkailuetan heltzen joaten diren barazki eta frutek.

Garaian garaiko janariak jatea merkeagoa ere bada: ekoizpena oparoagoa da, eskaintza handiagoa eta prezioa, beraz, hobea. Garestia, esate baterako, gereziak abenduan jatea edo mandarinak udan jatea da.

Bertakoa kontsumitzea jasangarriagoa da, eta karbono-arrastoa murrizteko modua.

Distantzia luzeko garraioak eta hondakinak murriztean, murriztu egiten dira karbono-arrastoa eta berotegi efektuko gasak ere.

Eta, gainera, bilgarriak ere gutxitu egiten dira. Ekoizle txikien elikagaiak ez dira etortzen, supermerkatuetakoak bezala, milaka erretilutan eta plastikotan bilduta. Guk ihes egiten diogu erabili eta botatze horri.

Eta dena aprobetxatzen da, janari gutxiago galtzen da alferrik: fruta edo barazki dotoreak adina maite ditugu itsusiak, haiek bezain goxoak baitira. Ekoizpen handietan pieza ugari galtzen dira alferrik itxurarengatik bakarrik.