Uzta-epea 2-3 hilabete; beraz, urriaren hasieran ereinez gero, abenduan/urtarrilean bilduko dira.
Landare urterokoa da, hazien bidez ugaltzen dena. Normalean burua jaten da soilik, eta zurtoina eta hostoak salda egiteko erabiltzen dira edo bota egiten dira. Bere izenak adierazten duen bezala, azalorearen atal jangarria lorea da.
uzta-epea: 150 egun
Baratxuriak duen ospe onaren hedapena ez du landare askok. Milaka urte dira landatzen dela.
Ez du hazirik ematen, eta ugaltzeko baratxuriaren buruko begia erabiltzen dugu. Hau da, begiak bere ama zen buruaren berdin-berdina den beste bat emango du. Klon bat da.
Tipulinak landare hostoiraunkorrak dira, belarkara motakoak, eta zurtoin erraboildunak.
70 cm baino gehiago neur dezakete. Hostoak hutsak eta estuak dira, berde kolorekoak. Zurtoineko erraboilak zuriak dira, eta lur-azpian egoten dira. More edo malba koloreko loreak dituzte, eta horrek lorategiei edertasun handia ematen die.
Aza landare mota biribila da, aza-hostoak buru trinko baten bilduta dituena landare belarkara hau biurtekoa da, baina urteroko gisa landatzen da. Berrogeita hamar egunetan heltzen dira gutxi gorabehera.
Landare baten hazi borobila eta berdea da . Neurri txikikoa da, eta jangarria ez den leka batetik ateratzen da. Leka bakoitzean 3tik 8ra bitarte ilar daude.
Zerbak
Barazki gisa landatzen den, landare belarkara da. Hosto handiak dauzka, kolore berde distiratsukoak eta zain askodunak.
Sukaldean zurtonei "penka" deitzen zaie. Landare osoa jan daiteke.
Kuia
Borobila izan ohi da, azal kizkurtua duena eta horitik laranjaraino doan kolorea izan dezakeena
Uraza
Lore elkartuen familiako landare belarkara da, garatzean 40-60 cm luze dena, janaritarako lantzen dena. Beraz, barazki mota bat da.