1. Zer da konpostatzea?
Konpostatzea prozesu natural bat da, bertan materia organikoa deskonposatu eta mantenugai ugariko materia ilun bihurtzen da. Materia horri konposta (edo humus landua) deritzo.
2. Zer konpostatu daiteke?
Bi motatako hondakinak erabil daitezke: lehorrak edo sikuak eta berdeak edo hezeak, eta hainbat geruzatan txandakatu behar dira.
Lehorrak edo sikuak:
inausketak
hosto lehorrak
lastoa
txirlora
kartoia eta tratatu gabeko papera
arrautza-azal birrinduak
ilea
Berdeak
fruta-, barazki- eta lorategi-hondarrak
animalia belarjaleen simaurra freskoa
sasi berdeak
kafe eta infusioen hondarrak
baratze-uztaren hondarrak dira.
Konposta egiteko erabili behar ez diren hondakinak hauek dira:
txakur kaka
olioa
sendagaiak
zigarro mutxikinak eta abar.
3. Nola egingo dugu konposta eskolan?