Plastikozko poltsak erabili beharrean, poltsa berrerabilgarriak, oihalezkoak, paperezkoak… erabiliko ditugu.
Hamaiketakoa, paperean, taperrean, telazko poltsetan… ekarriko dugu.
Eskolako materiala ahal bada plastikorik ez duena erabiliko dugu.Koadernoak, kartutxerak, motxilak… erosterakoan, plastikorik gabeak erosiko ditugu.
Erosketak egiterakoan, plastiko gutxien daukana aukeratuko dugu.
Tipexa ez erabili, irakasleek marjena utziz gero.
Plastiko gutxiago kontsumituko dugu, batez ere, zilarraren erabilera eta kontsumitzen dudana, berrerabili eta birziklatu.
Urarentzat, plastikozko boteilak erabili beharrean, kantinplora erabili (metalezkoa, beirazkoa...), ura, zukua, esnea, yogurra… eraterakoan. Edariak erosterakoan, boteila kristalezkoak erosiko ditugu irteeretarako eta etxerako, ahal bada roska dutenak berrerabiltzeko.
Urtebetetzeko ospakizunetan, familiei, plastikozko plater, sardexka… plastikozkoak ez erabiltzeko eskatuko diegu.
Santo Tomasetan, bakoitzak etxetik ekarri edalontzia edaria eskatzeko.
Globoak ez ditugu erosiko, beste apaingarri batzuk.
Haragia, arraina… kristalezko taperrean.
Behin plastikoa erosten dugunean, ahal dugun gehiena aprobetxatzea, berrerabiliz. Adibidez, eskulanetan.
Norbait, lurrera plastikoa botatzen ikusten badut, jasotzeko esango diogu eta kasurik ez badu egiten, guk jasoko dugu. Geletan ondo birziklatu.
Boligrafo bakarraren erabilera.
Gailetak erosterakoan, kartoizko kaxa dutenak erosiko ditugu.
Mukizapiak, telazkoak erabiltzen saiatu.
Egurrezko edo metalezko erregelak erabiliko ditugu.
Erosketak alez ale saltzen duten dendetan egingo ditut, honela erosten dudana ez dut plastikoan erosiko.
Hondakinak ondo sailkatzen saiatuko naiz, geure buruarentzat baita onura.