Ikasleei eta etxeko familiei oharra bidali zitzaien esanaz, astebeten plastikozko zaborra etxean gorde beharko zutela eta ondoren, ostegunean, eskolara ekarri beharko zutela biltzen zen guztiarekin.
Eskolako patioan, 7:30tik 9:00tara ikasleek eta familien zaborra ekarri zuten eta tontor galanta bildu zen, oso esanguratsua.
Ondoren, LH-3.ziklokoek, mankomunitateko langileekin ordubeteko tailerra eduki zuten, plastikoa nola sailkatu azalduz.