Plastikoak, asko kutsatzen du mundua. Plastikoa ez da desegiten, ikaragarri kutsatzen du.
Plastikoa behar den baino gehIago erabiltzen dugu (kartutxerak, ur boteilak, plastikozko edalontziak, goxokiak sartzeko poltsak…). Egunerokoan, plastiko asko sortzen da.
Plastikoa itsasora botatzen badugu, arrainak hiltzen dira. Itsasoa plastikoz beteta dago. Ondorioz, arrainak plastikoz beteta daude eta guk, arrainak jaten ditugu. Beraz, plastikoa jaten ari gara.
Animaliak plastikoetan harrapatuta gelditzen dira.
Honek guztiak, aldaketa klimatikoa eragiten du, poloak urtzen ari dira. Uraren maila igo egingo da eta uraren mailak gora egingo duenez, herrialde batzuk, ur azpian geldituko dira.
Plastikoa ez badugu birziklatzen, geroz eta plastiko gehiago egongo da eta ondorioz, zailagoa izango da plastikoa desagertzea eta kutsadurarik ez egotea.
Eskolako gauzak plastiko asko daukate. Orokorrean, ia guztia plastikozkoa da.
Material gehiena berrerabilgarria da.
Hamaiketakoa, ia gela guztiak, zilarrean bilduta ekartzen dugu.