Henri Darras lizeora heldu eta batera ikastetxe oso handia zela konturatu ginen, unibertsitate itxurako eremu erraldoian ikasle sentsazioarekin hasi nuen astea.
Koadernoa eskuan ANTZERKI TAILERRA lehenengo egunean..., hasieran inbidia sentimentua nagusitu zen, holako antzokia izango bagenu guk......, baina tailerraren gidari Allhoucin zegoen , aktorea lanbidez eta orduan...... arratsalde magikoan sartu nintzen. Eskerrik asko Alhoucin eta Helene!
"ESPAGNOL" klaseetan mundua alderantziz ikusteko aukera izan nuen.
HISTORIA klaseetan...... asko ikasi nuenik ezin ukatu eta Stephanierekin, LIBURUTEGIko arduradunarekin, hango martxa ikusteko aukera izan nuen, bat-bateko gonbidapena izan zen, momentu hartan xake jolasaldia zegoen . Eskerrik asko Stephanie!
LITERATURA klasean proiektuak martxan ikusi nituen: koaderno kulturalak eta misteriozko maletak.
Esperientziatik nabarmenduko nuke irakasleen harrera ona eta Erasmus + ekoekin batera joan izanak esperientzia bikoiztu egin zuela. Ikasle eta lankideekin aberatsagoa izan delako bizipena.
Louvre Lens, Charles de Gaullen jaiotze etxea, Gante ezaugutzeko aukera izan dut. Gastronomia sakonki ezagutu dugula esango nuke, lizeoko kantina ezagutzeaz gain.
Institutu erraldoia da Henri Darras eta dituen aukerez eta baliabideez miretsita egon arren, esan behar dut guk daukagun leku faltarekin ere ez gabiltzala gaizki, gure lanbideari beste begirada bat eman ahal izan diot, gure egunerokoa urrunetik beste begi batzuekin ikusiz. Arnasunea izan da!
Honengatik guztiagatik esker ona baino ezin dut agertu, ESKERRIK ASKO parte hartzeko aukera eman izanagatik!
Eskerrik asko Lucile eta Cedric! sartu behar da testuan, irakasleen harrera aipatzen den momentuan.