1.ATENAS Mikel Tapia
DRAMATIZAZIO IKASTAROA ATENASEN – HEZKUNTZA-ANTZERKIAREN ESPERIENTZIA
Izenburua: Hezkuntza-antzerkiaren teknikak ikasteko nazioarteko ikastaroa
Lekua: Atenas, Grezia
Datak: apirilak 7-11
Parte-hartzailea: Mikel Tapia
Iraupena: 5 egun
Esperientziaren laburpena:
5 egunez, antzerki-hezitzaileari buruzko ikastaro intentsibo batean parte hartzeko aukera izan genuen Atenasen, antzerkiaren eta pedagogiaren alorreko adituarekin. Esperientzia honek arte-adierazpena, garapen emozionala eta ikaskuntza esanguratsua uztartzen dituzten tresna berritzaileak ezagutzeko aukera eman zigun.
Ikastaroko edukiak:
Ikastaroak praktikan oinarritutako tekniken bitartez egin zen. Besteak beste, honako estrategiak landu genituen:
Antzerki jolasa: Lau fase nagusiak landu genituen (beroketa, prestaketa, antzezpena eta feedbacka), sormena, adierazpen librea eta lankidetza sustatzeko.
Dramatizazioa: Testuak antzezpenerako egokitu genituen, pertsonaiak, elkarrizketak eta eszenaratzeak sortuz, gai garrantzitsuetan oinarrituta (bullying-a, genero-estereotipoak, inklusioa...).
Pantomima eta inprobisazioa: Adierazpen ez-berbala, enpatia eta sormenezko erreakzioa landu genituen.
Jolas eta dinamika tradizionalak: "Ispilua", "Eskultorea" edo “Mini-kazetaria” bezalako jarduerak erabili genituen elkar ezagutzeko eta gaitasun sozialak garatzeko.
Metodologia:
Ikaskuntza esperimentalean oinarritu zen, Dorothy Heathcote eta Augusto Boal bezalakoen lanetan inspiratuta. Ikasleak “aditu” rola hartzen du, errealitateko arazoei aurre egiteko antzerkia erabiliz.
Emaitzak eta ikaskuntzak:
Konfiantza handiagoa antzerkia hezkuntza-tresna gisa erabiltzeko.
Edukiekiko lotura emozionala arte-adierazpenaren bidez.
Hizkuntza, komunikazio eta harreman-gaitasunen hobekuntza.
Antzerkiaren dimentsio eraldatzaileaz kontzientzia handiagoa.
Azken balorazioa:
Atenasen izandako esperientzia oso aberasgarria izan da, bai ikastaroaren kalitateagatik, bai beste herrialdeetako partaideekin izandako elkartrukeagatik. Ikasitako guztia gure ikasgeletan eta hezkuntza-eremuetan aplikatzeko gogoz itzuli gara!
2. ROMA Alazne Escondrillas
Argazkigintza eta bideo edizioa hezkuntzan. Multimediaren garrantsia.
Izenburua: Argazkigintza eta bideo edizioa hezkuntzan. Multimediaren garrantsia.
Lekua: Erroma, Italia
Datak: ekainaren 30tik uztailaren 5era
Parte-hartzailea: Alazne Escondrillas
Iraupena: 5 egun
Esperientziaren laburpena:
5 egunez, argazkigintza eta bideo edizioari buruzko ikastaroan parte hartzeko aukera izan genuen Erroman, arlo horretako eta pedagokian aditua zen irakaslearekin. Esperientzia honen bitartez multimedia edizioaren hainbat erraminta ezagutzeko aukera izan genuen. Hauek nola integratu gure ikasgaia erakargarriagoa izan daitezen landu genuen eta aldi berean ikasleak adimen adimen artifizialeko eta multimedia erraminten ezagutza sustatzeko hainbat aukera miatu genituen.
Ikastaroko edukiak:
Ikastaroak praktikan oinarritutako tekniken bitartez egin zen. Besteak beste, honako estrategiak landu genituen:
Argazkigintza: argazkigintzaren plano ezberdinak landu genituen (lehen planoa, urrutikoa, kamara motela,...), nola lortu efektu ezberdinak eta hauek sortzen dituzten erreakzioak ikusleengan landu genituen.
Argazkien eta bideoen bereizmena: bideoak eta argazkiak izan ahal dituzte bereizmen ezberdinak ikusi genituen eta hauen abantailak eta desabantailak ezagutu genituen.
Bideoak editatzeko erramintak: Bideoak editatzeko hainbat erramienta landu genituen gure helburuaren arabera. Pelikula bat sortzeko edo Instagramenko post bat egiteko ezberdintasunak eta erabili beharreko erraminten erabilera landu genituen
Nola landu zure ikasgaian?: Gure ikasgaian ikusitako erramintak eta ezagutzak nola integratu gure ikasleekin landu genuen.
Metodologia:
Ikaskuntza esperimentalean oinarritu zen, ikasle bakoitzak beraien pelikulak, argazkiak eta bideo txikiak egin behar izan zituen eta gero klase aurrean erakutsi. Aldi berean bakoitzak bere ikasleekin nola integratuko zuen ezagutzak azaldu behar izan zuen.
Emaitzak eta ikaskuntzak:
Konfiantza handiagoa bideoak egiterako orduan
Ideia berriak ikasleekin lantzeko
Ikasgaia erakargarriagoa egiteko erramintak ezagutu
Adimen artifizialeko motor ezaberdinak ezagutu
Azken balorazioa:
Erroman izandako esperientzia oso aberasgarria izan da, bai ikastaroaren kalitateagatik, bai beste herrialdeetako partaideekin izandako elkartrukeagatik.
3. VIENA Nerea Iturbe-Ormaeche
Exploring Modernism and Art Nouveau in Vienna-Ikastaroaren esperientzia
Izenburua: Exploring Modernism and Art Nouveau in Vienna
Lekua: Viena, Austria
Datak: uztailak 7-11
Parte-hartzailea: Nerea Iturbe-Ormaeche
Iraupena: 5 egun
Esperientziaren laburpena:
5 egunez, ikastaroaren parte-hartzaileok Vienako historia artistiko aberatsean sakondu dugu, eta bertako paisaia kulturala eratu zuten bi mugimendu artistikoak aztertuko dituzte, hau da, Modernismoa eta Art Nouveau.
Ikastaroak Vienaren hainbat museo eta gune kultural bisitatzeko aukera eman du. Horrez gain, ikastaroak oinarri digitalean oinarritutako hezkuntza-estrategiak bultzatu ditu, artea eta kultura eskoletako curriculumetan txertatzeko. Zenbait museo eta kultur erakunderen digitalizazioari garrantzia emateak informazio gardena eta hautatua lortzea du helburu, proiektu praktiko errazagoak garatzeko.
Ikastaroko edukiak:
-Ikastaroaren aurkezpena
Modernismoaren eta Art Nouveauren definizioa.
Artean, arkitekturan, literaturan eta musikan nobedadeak mendearen amaieran.
-Modernismoa eta Art Nouveau Europan
XIX.mende amaierako industrializazioaren testuinguru historikoa.
Art Nouveau eta Modernismoaren erronka berriak Europan.
Albertina Modern museoko bisita.
MAK museoko bisita.
Art Nouveau arkitekturaren hiriko bisita.
-Vienako Sezesionismo artistikoaren protagonistak
Vienako mugimendu sezesionista.
Lider sezesionistak: Gustav Klimt-etik Otto Wagner-era.
Sezion erakinaren bisita.
-Artean, grafikoan eta diseinuan berrikuntza.
Ondarearen eta berrikuntzaren arteko harremana Art nouveauaren ikuspegitik.
Art Nouveau-n inspiratutako hezkuntza-jarduerak diseinatzea.
Albertina museoko bisita.
-Museoak eta digitalizazioa
Artea eta Kultura ikasgelan ikasteko tresna digital erabilgarriak.
Museoen artxibo digitalak eta joerak ezagutzea sare sozialetan.
Vienako museoko bisita.
Metodologia:
Ikastaroaren metodologia oso praktikoa izan da: ikastaro gehiena klasetik kanpo egin da. Vienako historia ikusi dugu bere eraikinak eta espazio publikoak ikusten.
Emaitzak eta ikaskuntzak:
-Art Nouveau eta Modernismoari buruzko ezagutzak eskuratzea Europan 1900eko artean eta diseinuan zuten eraginari erreparatuz.
-Pentsamendu bisuala eta kritikoa trebetasunak garatzea diseinatzaileek eta artistek beren garaiko kultur eta gizarte aldaketei nola erantzuten dien ikasteko.
-Eraman ikasleak arte modernoa behatzera eta eztabaidatzera, inguratzen duen ingurune artistikoan inspirazio iturriak aurkitzeko.
-Motibatu ikasleak talde-lanaren, ikaskuntza sortzailearen eta kontsultan oinarritutako ikaskuntzaren bidez.
Azken balorazioa:
Ikastaroan izandako esperientzia oso aberasgarria izan da. Kurtsoaren kalitatea nabarmena izan da eta jarduerak oso dinamikoak izan dira. Beste herrialdeetako kideekin izandako elkartrukeak oso interesgarriak izan dira ere bai. Ikasitakoa ikasgelan aplikazioak izan ditzake, batez ere gune digitalak sortzerako orduan.