Miguel de Unamuno Bigarren Hezkuntzako Instututoak, DBHko eta Batxilergoko 730 ikasle inguru ditu. Horietako asko erreferentziazko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetakoak dira (Abendaño, Luis Dorao eta San Martin), baina baditugu beste ikastetxe batzuetatik etorritako ikasleak ere.
Gure zentroa Vicente González de Etxabarri kalean dago, etxe artean ezkutatuta, baina Txagorritxu ospitaletik oso gertu eta Gazalbideko anbulatorio aurrean dago.
Gure nortasun-ikurren artean, irakaskuntza hirueledunaren aldeko apustua nabarmendu behar dugu. Gure ikasleek DBH eta Batxilergoko ikasketak D ereduan egiten dituzte, eta gainera, ildo hirueleduna aukera dezakete.
2003an abian jarri zen hirueledun programa. Horrek ingelesean eskakizun-maila handiagoa izatea eta bigarren irakasgai bat hizkuntza horretan jasotzea ekarriko du. Bide hirueleduna aukeratzen duten ikasleek, DBH amaitzean, B1 maila lortuko ingelesean, eta Batxilergoa amaitzean, C1 maila.
Gainera, euskararen erabilera sustatzea eta gure ikasleak euskeraz egunerokoan moldatzeko gai izatea da gure institutuaren beste helburu nagusietako bat. Horretan dihardu Normalkuntza proiektuak, irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza-programak.
2023-24 kurtsoan Batxilergorako Ikerketa Programa (B+) jarri genuen abian. Batxilergoko edozein modalitateko ikasleek borondatez har dezakete parte programa honetan. Euskal Autonomi Erkidegoko instituto publikoetan aintzindaria da, eta hemendik aurrera, gure beste nortasun-ikur bat izango da.
Programa honek aukera emango die ikasleei, beren ikasketak egiten dituzten bitartean benetazko ikerketa bat egiteko. Horretarako, institutoko irakasle baten eta kanpoko erakunde batetako ikerlari baten gidaritza izango dute: Unibertsitatea, artxibo historikoak, kultura fundazioak, laborategiak,...
Ikerketa lan horri esker, ikasleek etapari dagozkion oinarrizko konpententziak garatu eta sakonduko dituzte, arlo akademikoan zein pertsonalean emango dute aurrera pausua, nabarmena izanik.
Gure ikastetxeak gure ikasle guztien inklusibitatea defendatzen du, hau da: gure helburua guztion beharrei erantzutea da, kalitatezko ikaskuntza integratzailea lor dezaten.
Horretarako, aniztasunari erantzuteko programak ditugu (gela egonkorra, HBSP, Curriculum Aniztasuna, etab.). Era berean, hezkuntza-premiei erantzuteko, beharrezkoa bada, bi irakaslerekin aldiberean ikasgelan edo errefortzu-taldeen bidez egiten dugu lan.
Gainera, irakasleok ikaskuntza aktibo eta esanguratsua sustatzeko metodologia berrietan trebatzen gara (ikaskuntza kooperatiboa, proiektuetan oinarritua, erronketan oinarritutako ikaskuntza, etab.).
Unamuno Proiektuak, alde batetik ordutegi jarraitua izateko aukera ematen du, eta bestetik, errefortzu-eskolak eta zabaltze- edo motibazio-jarduerak (laborategiko tailerrak, grafitti tailerra, robotika tailerra, etab.) antolatzeko aukera ematen digu. Halaber, aukera ematen dio guraso-elkarteari kirol-instalazioak izateko, eta eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala antolatzeko, bere blog-ean begiratu ditzakezue.
Gaitasun digitala: "Ikasteko, aisialdirako, gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko informazio- eta komunikazio-teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta seguruan erabiltzeko gaitasuna".
Gure ikasleek gaitasun hori gara dezaten, Miguel de Unamuno institutuak, bere irakaskuntza-ikaskuntza sistema digitalizatzeko prozesu bati ekitea erabaki zuen . Prozesu horrek honako hau eskatzen du:
Eusko Jaurlaritzak ikasle bakoitzari gailu bat utziko dio maileguan, beraz, ez da beharrezkoa erostea. Komeni da asegurua kontratatzea.
Bigarrenik, metodologia berriak (arazoetan oinarritutako unitate didaktikoak, ikaskuntza kooperatiboa, proiektu bidezko ikaskuntza, gamifikazioa, etab.) praktikan jartzeko beharrezkoak diren tresna digital berrietan trebatu dira irakasleak.
Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleentzat, Miguel de Unamuno BHI da erreferentziazko zentroa. DBHko edo Batxilergoko ikasketak eta musika-ikasketak aldi berean egiten dituzten ikasleek irakasgai batzuk konbalidatu ditzakete. Urtero koordinazio-bilerak egiten ditugu kontserbatorioko zuzendaritza-taldearekin, ordutegi koordinatuak prestatzeko eta, ahal den neurrian, gure ikasleei Batxilergoa eta erdi-mailako ikasketak aldi berean egitea errazteko.