Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) ezagutza eskuratzeko tresna oso boteretsuak bihurtu dira. Hezkuntza Sailaren Sare Hezkuntza proiektuan jasotzen den bezala, "Helburua da ikasgelen eguneroko irakaskuntza- eta ikasle-zereginetan sartzea, bere aukera berritzaileekin bustiz, gaur egungo gizartean gertatzen den bezala, non haren nonahikotasuna eta nonahikotasuna egunetik egunera hazten baita".
Horrela, ikasleek gaitasun digitala eskuratu ahal izango dute, baina, gainera, uste dugu IKTak lagungarriak izan daitezkeela ikasleek hobeto ikas dezaten, hau da, askotariko baliabideak erabiliz, ikaskuntza esanguratsua lor dezaketela.
Aplikazioen eta baliabideen aniztasunak gehiago motibatzera eramaten ditu ikasleak.
IKTek, gainera, ikasleen aniztasunari errazago erantzuteko aukera ematen dute.
IKTek ikasleen eta irakasle-sareen arteko lankidetza-aukerak biderkatzen dituzte.
IKTak berrikuntza metodologikorako tresna izan daitezke.
Aukeratu dugun gailua chromebook bat da, eskoletan arrakasta handiena izan duen gailu mota, honako ezaugarri hauek dituztelako:
Tablet baten antzeko gailuak dira, ez dira programak instalatzen, aplikazioekin lan egiten da. Hori dela eta, piztu eta itzaltzeko prozesua oso azkarra da.
Googlerenak dira normalean erabiltzen ditugun aplikazioak, eta horrek ikasgeletan lan egiteko gailu aproposa bihurtzen du.
Institutuak gailuak kontrola ditzake Administratzailearen kontsolatik, erabaki dezake: zein webgunetara ezin diren sartu, aplikazioak aktibatu edo desaktibatu, etab.
Artxiboak hodeian biltegiratzen dira; beraz, ez gara arduratu behar egindako lanak galtzeaz.
Eusko Jaurlaritzak ikasle bakoitzari chromebook bat utziko dio maileguan bere DBH ikasketak egiten dituen bitartean, ondorioz, ez duzue erosi beharrik izango. Mailegua institutoaren bitartez egingo da. Hori dela eta, ikasle bat, DBH ikasketetan zehar zentroz aldatzen bada, gailua bueltatu beharko du eta zentru berrian beste bat emango diote.
Asegurua kontratatzea komeni da.
Ikasleen erabilera gainbegiratzeko aplikazioa instalatzen zaie, eta matrikularekin batera ordaintzen da. Horrek, ikasleen erabilera neurtzeko eta autoerregulazioa hezitzeko balio digu.
Digitalizazioak testu liburuei ere eragiten die, formatu fisikoan eta formato digitalean erabiliko dira.
Formato berri honek abantailak eskeintzen dizkigu, adibidez:
Motxilaren pisuaren murrizketa
Antolakuntzarako erreztasunak eskeintzen ditu eta ezinezkoa da materialea galtzea
Irakaskuntza-Ikaskuntzarako bide berriak: ikus-entzunezko materialearen txertatzea, simulazioak, interaktibitatea,...
Irakaslegoari, banakako arreta hobea eskeintzea errezten dio.
Materiala egokitzea ahalbidetzen du, horrela, errazagoa da talde bakoitzaren ikasketa egoera errealari erantzutea.
Lehen bi ikasturteetan, DBH 1 eta 2, testu liburuen lizentzia digital guztiak institutoak berak erosten ditu "Liburu Solidarioa" programaren bitartez (Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta). Diru laguntza ez da osoa, beraz ikasle bakoitzak diru kopuru bat ordaindu beharko du matrikulazio garaian.